Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Ergela’ antzezlanarekin eta Luhartzen erromeriarekin hasiko dira bihar Arrazolako jaiak

Aurreko asteburuan jokatutako mus eta briska txapelketekin eta jubilatuen bazkariarekin abiatu baziren Arrazolako jaiak, ospakizun nagusiak bihartik aurrera nabarmenduko dira. Andra Mari bezperako egitaraua iluntzeko 20:30etan jarriko duten txopoarekin abiatuko da.

Joseba Apaolazak eta Sara Cozarrek gaueko 22:00etan antzeztuko duten ‘Ergela’ ikuskizunarekin jarraituko dute biharko ospakizunak eta agerraldiaren ostean Luhartz taldeak girotutako erromeria hasiko da. Goizaldean berakatz zopa eta txokolatea banatuko da.

Eguerdian emango den mezarekin abiatuko dira Andra Mari eguneko ospakizunak. 13:00etan dantzarien ekitaldia egongo da eta jarraian porra jokuari ekingo diote. Arratsaldeko 18:30ean pelota partiduak egongo dira eta ondoren triki-bertso-pintxo gaua hasiko da Uxue Alberdi, Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolarien partaidetzarekin.

San Roken

San Roke baselizaren inguruan burutuko da egunerako prestatutako egitaraua. 11:00etan meza emango da eta ondoren piper dastatzea egongo da. Goizean zehar oilaskoaz egindako paella txapelketa abiatuko da eta 14:00ak aldera bakoitzak bere maletiaz egindako bazkaria izango du.

Bazkalosteko ekitaldiak arratsaldeko 17:00etan hasiko den bolo jokuarekin abiatuko dira eta 18:30ean Imanol Erleaga, Iñigo Landaluze, Jose Ramon Zabaleta eta Juan Luis Irazolaren astoen partidetzarekin izango den asto proba egongo da. Lumagorriko hanburgesen bokadilo dastaketarekin eta Arantza eta Pantxoren kantaldiarekin egunari amaiera emango zaio.

Barikuan ospatuko duten San Roke txiki eguneko lehen protagonistak umeak izango dira, arratsaldeko 18:30ean Burutik Jota pailazoek girotutako umeen jaia egongo baita. 21:00etan herri afaria hasiko da eta afalosteko erromeria Akerbeltz taldeak girotuko du, tartean errifaren zozketa egogo dela. Ospakizunei amaiera emateko, berakartz zopa eta txokolatea dastatzeko aukera egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados