Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Erbesteratuen errealitatea ezagutzeko antzerki-tailer soziala antolatu dute

Herritarrak asilo-eskubideaz eta errefuxiatuek dituzten arazoez sentsibilizatzeko asmoz, Durangoko Udalak eta Errefuxiatuaren Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (CEAR-Euskadi) antzerki-tailer soziala bultzatuko dute.

Tailerra San Agustin Kultur Gunean gauzatuko da, urriaren 18, 21, 25 eta 28an eta azaroaren 4, 8, 11 eta 15ean, arratsaldeko 19:30etik 21:30era bitartean izango da.

Antzerki-tailerra ???Asilo Eskubidea Bizkaiko udalerrietan: Garapen-Hezkuntzako proposamen parte-hartzailea??? proiektuaren baitan sartzen da. Proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du eta Bilbo, Getxo, Barakaldo, Gernika, Basauri eta Durangok lagundu dute.

Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu duten bezala, jazarpen politikoak, globalizazio neoliberalaren eraginak, ingurugiroaren degradazioa, genero arrazoizko jazarpenak, erresistentzia mugimenduen kriminalizazioa eta hauen kontrako mehatxuak, munduko milioika pertsona lekua aldatzen behartzen duten eragileak dira. ???Hauetako pertsona batzuk gurekin bizi dira gure herrian???, azaldu dute antolatzaileek.

Errealitate hau ezagutzeko, ???Teatro en Vías de Desarrollo??? taldeak Euskadin bizi diren erbesteratutako pertsonen errealitatea ikusaraziko du jokoen, gorputz-espresioaren eta interakzioaren bidez.

Matrikula doan da. Interesatuta dauden pertsonek izena eman dezakete, ceareuskadi@cear.es posta elektronikoaren bidez, edo 94 424 88 44 telefono-zenbakira deituz. Gainera,  izena emateko epea irekita egongo da taldea osatu arte.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados