Erakusketa kolektiboan parte hartzeko gonbidapena luzatu die Elorrioko Udalak herriko artistei

ElorrioIturriKulturEtxeaMaiatzean Iturri Kultur Etxean egingo den erakusketa kolektiboan parte hartzeko gonbitea egin die Elorrioko Udalak herriko artistei. Erakusketa horretan arte plastikoa, digitala, eskulanak, literatura, musika edo eskultura lantzen dituztenak parte hartu ahal izango dute.

Erakusketan parte hartzeko eskari bat bidali behar da Elorrioko Udaleko kultura saileko kultura@elorrio.eus helbidera eta bertan gutxienez bost lanen argazkiak erantsi behar dira. Gainera, lanen azalpen teknikoa egin behar da, besteak beste zein alorretako artelana garatzen den edo zein teknika erabiltzen den.

Eskarian artistaren datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta e-maila) jarri behar dira eta, nahi izanez gero, norberaren curriculum artistikoa.

Elorrioko Udalak ez ditu aukeratuko irudi sexistak eta lanen aukeraketa egingo du aldez aurretik adituen laguntzarekin. Erakusketan egoteko lehentasuna izango dute beste erakusketa batean parte hartu ez duten artistek eta adituek erabakiko dute zeintzuk artistek partekatuko duten gela aste bakoitzean.

Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 20a izango da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar