Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Eneko Sagardoy aktorea, ‘Euskal bobinak’ sarietan hautagai

Eneko Sagardoy aktorea, ‘Euskal bobinak’ sarietan hautagai

Eneko Sagardoy aktore durangarra cinevasco.com webguneak bultzatu dituen “Euskal Bobinak” lehenengo edizioaren sarietan  hautagaia da. Aktore onenaren saria irabazteko zerrendan da gaztea, beste lau hautagaiekin batera. Maila ezberdinetako irabazleen izenak, datorren ostiralean, Bilboko Alhondiga ondoan dagoen The Loft klubean, eta gaueko 20.00etatik aurrera egingo den galan ezagutzera emango dira.

Cinevasco.com gunea ikus-entzunezko industriaren topalekua da. Durangarrari botuak emateko: http://cinevasco.com/enekosagardoy/ eta izarra klikatu behar da.

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea da Sagardoy Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun Goenkalen ari da eta ikasle turkiar baten pertsonaia  antzezten du.

Antzerkian eman zituen lehenengo urratsak, Durangoko Karrika Antzerki taldean, hain zuzen ere. Harrezkero zazpi antzezlanetan parte hartu du, adibidez “Lurra astinduz” edo “Des-berdinak”.

Honetaz gain, bost laburmetrai eta luzemetraietan parte hartu du durangarrak , hauen artean “Amaren eskuak” (2012) filman.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Jon ander

    http://cinevasco.com/enekosagardoy/
    BERTARA SARTU BEHAR ZARETE ZUEN BOTOA EMATEKO!! Izarra klikatu behar duzue!! Egunero eman dezakezue zuen botoa!! ESKERRIK ASKO!!!!!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados