Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lurrari eta naturari buruzko ipuin kontaketa eskainiko du Eneko Haritzak Hitzez eta Ahotsezen

EnekoHaritza
‘Oi, Lur! ipui kontaketaren hizpide natura eta lurra dira.

2018ko Hitzez eta Ahotsez agurtuko duen bosgarren irakurraldia heldu aurretik, literatur ekimen horrek edizio honetan tartekatutako berrikuntzaren txanda izango da barikuan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, helduentzako ‘Oi, Lur!’ ipuin kontaketa saioa egongo da Bizenta Mogel liburutegian Eneko Haritzaren eskutik.

Ekitaldiko protagonista istorioekin, hizkuntzarekin eta ahotsarekin baliatzen da eta, hitzaren jolasen bidez, arreta piztu eta irudiak esanaz ipuinari bizia ematen dio. Gainera, erritmoz eta doinuz kontuak ‘kantatzen’ ditu.

2018ko Hitzez eta Ahotsen azken aurreko ekitaldia Bizenta Mogel liburutegiarekin elkarlanean antolatuta dago eta barikuko saioak edizio honetarako aukeratutako gaiari eutsiko dio, Lurrari alegia. Haritzak eskainiko duen ikuskizunaren ardatza lurra eta natura izango dira.

‘Oi, Lur!’ ikuskizuna azaltzeko erreka eta ibaietan distiraz doan ur gardena aipatzen du Haritzak. Horrez gain “haizeak belardietako loreei leunki putz egiten die. Lore lurrintsuak gure ahizpak dira;  oreina, zaldia eta arrano handia gure anaiak dira. Burkaitz garaiak, ordoki leunak, moxalaren gorputz suharra, denak sendi berekoak gara. Dena estuki lotuta dago, familia bat lotzen duen odola bezala. Lurra gure ama da”.

Bestalde, aurtengo Hitzez eta Ahotsez ekimenari amaiera emango dion irakurraldia maiatzaren 4an izango da Plateruena Kafe Antzokian eta ekitaldian  300 literatura zale inguru bilduko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados