Emanaldi berezia eskainiko dute domekan Ibilaldiko web gunean

Ohiko egoeran Elorrioko Txintxirri Ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta laguntzaileek buru belarri izango ziren lanean domekan ‘Hel horri’ goiburuarekin egin behar zen 2020ko Ibilaldia ospatzeko. Baina osasun-larrialdia dela eta urriaren 18ra atzeratu da urtero egiten den Bizkaiko Ikastolen jai nagusia.

Antolatzaileek, hala ere, “gizarteari zor diogun erantzuna emateko ahalegin berezia” egingo dutela diote eta horrekin batera, “Ibilaldiak hasieratik definitu dituen helburuak” bete nahi dituztela ere. Baina “arduraz eta erantzukizunez” jokatuko dutenez, Ibilaldia ”baldintza seguruetan” nahi dute egitea, “sormena landuz eta ​elkarlanean​”.

Hala ere, maiatzaren 31 “gure egutegian egun berezia” delako, aukeratutako leloak adierazten duenari jarraituz ​#helIbilaldiari, #helegunari, #helhorri proposatzen dute eta egun horretarako prestatutako ekitaldi bereziari “indarrez eta gogoz” heltzeko gonbidapena luzatu dute.

Eguneko ekitaldiak “Ibilaldiko web gunearen bidez jarraitu ahal izango den saio berezia” osatuko dute. Goizeko 11:00etatik aurrera bertsoak, musika, magia, dantza eta bestelako ikuskizunak izango dira ikusgai, bi ordu iraungo duen emanaldian.

Ikuskizunetan ikastolako guraso, ikasle, langile eta irakasleek parte hartzen dute. “Beste ikastoletako ikasleak ere animatu dira beraien ekarpenak bidaltzen eta arte eta ikuskizunen munduko lagun asko ere” agertuko direla azpimarratu dute antolatzaileek.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar