Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Emakumeen egunerako kartel lehiaketa antolatu du Udalak

Datorren martxoaren 8an ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, kartel lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak. Lanak otsailaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira eta irabazleak 600 euro jasoko ditu. Abadiñoko lehiakideek ere izango dute saria, lanii onenak 150 euro irabaziko ditu.

Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekitaldien programa iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak. Egun horretan udalerriko emakumeen artean dagoen aniztasuna begien bistan jarri nahi du Udalak, Argi Abad, Berdintasun Arloko zinegotziak adierazi duenez, ???Beti egon da joera emakumea eredu finkoen barruan sailkatzeko; baina emakume bakoitza desberdina da, eta aske izan behar du, den bezalaxe garatzeko eta bere burua erakusteko???.

Aurtengo jaiak izango duen goiburua ???Abadiñoko emakumeak, aniztasunetik bardintasunera martxan! Mujeres de Abadiño, en marcha por la igualdad desde la diversidad!??? izango da.

Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 22a izango da, eguerdiko ordu batean. Abadiñoko Errotako kultur etxean edo Udaleko Berdintasun Zerbitzuan utzi beharko dira lanak. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak hauek dira: lanak DIN A3 formatuan eta euskarri zurrunean aurkeztu beharko dira, testuren bat sartuz gero, ez da aipamen sexistarik egongo, eta euskaraz eta gaztelaniaz egon beharko du. Gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak.

Udalak 600 euro emango dizkio lanik onenari, eta 150 euro, berriz, Abadiñoko lehiatzaileek egindako saritu gabeko lanik onenari.

Martxoaren 5etik 18ra erakusketa bat jarriko da Errotako kultur etxean lehiaketara aurkeztu diren kartel guztiekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados