Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elortzak eta Iturriagak idatzitako ‘Frankoren bilobari gutuna’k irabazi du Donostia Antzerki Saria

‘Francoren bilobari guntuna’ antzezlanaren momentu bat.

Igor Elortza eta Unai Iturriaga durangarrek idatzitako antzezlan batek irabazi du berriro ere Donostia Antzerki Saria. Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Painek sortutako ‘Francoren bilobari gutuna’ izan da epaimahaikideen ustetan aurten euskaraz ekoiztutako ikuskizun onena.

Elortza eta Iturriaga buru belarri murgildu ziren ekoizpen prozesuan “hasiera-hasieratik”, ikuskizuna “antzezleek landutako inprobisazioetatik” idatzi baitzuten, Iturriagak aitortu zuenez.

Luhuson 2016ko urrian estreinatutako antzezlana  “gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da”. Ikuskizuna Euskal Herriko hainbat antzokitan antzeztu da, Durangon, Otxandion, Berrizen, Zornotzan eta Elorrion tarteko.

‘Francoren bilobari gutuna’ sortu duten konpainiek martxoaren 27an jasoko dute saria, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean hain zuzen, Victoria Eugenia antzokian egingo duten agerraldiaren ostean.

Ekitaldi horretan Iñigo Manterolaren eskultura bat eta 10.000 euroko diru-saria jasoko dute konpainiek eta 2019. urtea orduko beste antzezlan bat prestatzen badute beste 2.000 euro eskuratuko dituzte.

Honako hau ez da Elortza eta Iturriagaren testu batek irabazten duen lehenengo Donostia Antzerki Saria. 2011n, durangar biek idatzitako ‘Errautsak’ antzezlanak eskuratu zuen saria eta, orduan ere, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek egin zuten ikuskizunaren ekoizpena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados