‘Elorrixon Dendarik Denda’ ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute EMEk eta Udalak

Abenduaren 4a arte iraungo du 'Elorrixon Dendarik Denda' ekimenak.
Abenduaren 4a arte iraungo du ‘Elorrixon Dendarik Denda’ ekimenak.

Elorrioko Merkatarien Elkarteak (EME) eta Elorrioko Udalak ‘Elorrixon Dendarik Denda’ ekimenaren hirugarren edizioa hasi dute gaur. Abenduaren 4a arte iraungo duen kanpaina honen bidez 20 euroko prezioa duten baina 30 euroko balioa izango duten 1.000 bono jarriko dira salgai.

‘Elorrixon Dendarik Denda’ kanpainak herriko merkataritza indartzeko helburua du eta deskontu txartelak kartel identifikagarria duten dendetan erabili ahalko dira. 18 urtetik gorako elorriar bakoitzak bi txartel eskuratu ahalko ditu eta erosketa bakoitzean gehienez bi deskontu-txartel erabili ahalko dira aldi berean.

Kanpaina hau hirugarren urtez egiten da Elorrion eta aurtengo berrikuntza bakarra deskontu txartelak lortzeko lekuari dagokio. Aurreko urte bietan Turismo bulegoan erosten baziren, aurten Laboral Kutxak Berrio-Otxoa kalean duen bulegoan erosi behar dira, astelehenetik ostiralera 8.30etik 14.30ak arte eta ostegun arratsaldetan 16.30etik 19.30ak arte.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar