Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Elorrion ospatu behar zen Ibilaldiaren lekua musikak, zineak eta ikuskizunek hartuko dute

‘Denok oskol’ diskoa aurkeztuko du Izaki Gardenak taldeak zapatuan Elorrioko Txintxirri Ikastolan.

2020ko Ibilaldia Elorrion ospatu behar zen maiatzaren 31n baina Covid-19aren gaitza zela eta urriaren 18ra atzeratzea erabaki zuten. Baina osasun egoerak oraindik antzera jarraitzen duenez, datorren asteko domekan egin behar zen ospakizuna ere bertan behera uztea erabaki dute.

Hala ere, Ibilaldiaren arduradunek eta Txintxirri Ikastolako kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte datorren asterako, ikuskizunak, zinea eta musika, tarteko. Agerraldi guztiak ikusle kopuru mugatua izango dute, jarlekuak banatuta egongo dira eta beharrezko bestelako segurtasun neurriak bete beharko dira.

Prestatutako agerraldiak gaur abiatuko dira, arratsaldeko 18:00etan Txintxirri Ikastolan taularatuko den ‘Gora Kaseta’ ikuskizunarekin. Eidabe konpainiaren lanak  garai bateko doinuek gerturatzen dizkie gaur egungo neskato-mutikoei eta beraien familiei.

Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko hautagaia aukeratu duten ‘El hoyo’ pelikula emango da eguaztenean, arratsaldeko 18:00etan Arriola Antzokian. Emanaldia amaitu ondoren Galder Gaztelu-Urrutia zuzendaria elkarrizketatuko dute.

Ibilaldia agurtzeko festa

Izaki Gardenak taldearen kontzertua iragarri dute zapaturako. Txintxirri Ikastolan egingo den ekitaldia iluntzeko 20:30ean hasiko da eta agerraldian ‘Denok oskol’ diskoan bildutako kantuak aurkeztuko dituzte. Sarrerak bost eurotan daude salgai www.ibilaldia.eus webgunean.

Ibilaldiari agur emateko ekitaldia prestatu dute domekarako. Goizeko 11:00etatik aurrera bertsolari gazteak, magia, musika eta dantza izango dira protagonistak ikastolan bertan burutuko den ekitaldian. Bertaratzeko ikusle kopurua mugatuta egongo da eta gerturatu nahi duenak aurretik izena eman beharko du Ibilaldiaren webgunean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados