Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrion maiatzean ospatzekotan zen Ibilaldia 2020 atzeratzea erabaki dute antolatzaileek

Maiatzaren 31n Elorrioko Txintxirri ikastolaren antolaketarekin ospatu behar zen Ibilaldia 2020 bertan behera geratu bada ere, antolatzaileek aurrerako data baten egiteko asmoa iragarri dute. “Aurtengo Ibilaldia atzeratzea beste aukerarik ez dugu”, adierazi dute sare sozialen bidez zabaldutako idatzi baten.

“Osasun egoera egun batetik bestera aldatzen da eta ez dakigun noiz egin ahal izango dugun aurtengo Ibilaldia”, adierazi du David Cobos Txintxirri Ikastolako zuzendariak.

‘Hel horri’ goiburuarekin ospatu behar zen Bizkaiko Ikastolen jaiaren atzerapena “osasun larrialdia zenbat denboraz luzatuko den jakiterik ez dagoela eta” hartu dute antolatzaileek. Ibilaldiaz gain, ikastolen udaberriko beste jaiak ere, Herri Urrats eta Araban Euskaraz hain zuzen, atzeratu egingo dira.

“Urte osoa lanean daramagu jaialdi erraldoia gogoz prestatzen eta horretan jarraituko dugu”, adierazi dute antolatzaileek. Izan ere “milaka euskaltzale eta ikastolazale ere irrikitan egoten dira urtero jaiotara etortzeko, euskarari, ikastoloi eta euskal kulturari sustengua emateko. Guztiei adierazi nahi diegu gure esku dagoen guztia egingo dugula aurten Ibilaldira etortzeko aukera izan dezaten”.

Antolakuntzari laguntza eman dioten dozenaka laguntzaile eta erakunderekin eta hamaika kultur-eragilerekin “lanean jarraitzeko asmo irmoa” adierazi dute eta “baldintzak hobetzen direnean” Ibilaldia egingo dela baieztatu dute. “Egoera garatzen den heinean aurreratu ahal izango dugu data berria”, diote.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados