Elorrion eta Durangon antzeztuko da Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako ‘Zaldi urdina’ obra

ZaldiUrdina
Drogaren arazoa agerian jartzen duen ikuskizuna ‘road movie euskaldun bat’ dela diote ekoizleek.

Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzi eta Artedrama, Axut! eta Dejabu Panpin Laborategiak elkarrekin ekoiztutako ‘Zaldi urdina’ antzezlana Elorrioko Arriola Antzokiko eta Durangoko San Agustin Kultur Guneko agertokian jarriko da ikusgai barikuan, 20:30ean, eta zapatuan, 19:00etan, hurrenez hurren.

Ikuskizunaren oinarrian 80ko hamarkadan Euskal Herrian heroinak edo ‘zaldi zuria’k  izan zuen eragina dago, baita horrek ekarritako hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, hiesa eta heriotza, gatazka politikoa eta botereen esku beltza, besteak beste. Baina benetako auzia zera da “droga kalean dela, hemen eta orain […] eta tartean, heroina itzuli dela”, ekoizleen esanetan.

‘Zaldi urdina’ antzezlanak, gainera, lotura zuzena izan dezake Durangorekin, “Durango batean, heroinak, gerlako bonbardaketak baino hil gehiago eragin ditu”, Ximun Fuch zuzendariaren esanetan. Bere ustetan “borondate argi bat izan da, Euskal Herria edozein drogarekin itotzeko” eta horregatik, ikuskizunaren helburuetako bat “gazteria hunkitzea da”.

‘Zaldi urdina’ antzezlanak 17 urteko Aingeruren desagerpena hartzen du abiapuntu. Tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil da, itxuraz, ‘zaldi urdina’ deitzen den droga berri bat kontsumitu ondoren, eta Aingeru trapitxeroa delakoan polizia bere atzetik dabil.

Aldi berean, ikerketa paraleloa hasiko du Aingeruren Amets arrebak, mutilak 18 urte beteko baititu aste bete barru eta poliziek aurkitu orduko topatu behar dute.

Eskualdeko agertokietan ikusgai egongo den lan honetako protagonistak Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide dira.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar