Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
BIDEOA

Elorrion aurten ospatuko den Ibilaldiaren bideoa aurkeztuko da arratsaldean Herriko plazan

Maiatzaren 31n ‘Hel Horri’ goiburuarekin Elorrion ospatuko den Ibilaldia jaiaren bideoa aurkeztuko da gaur arratsaldean Elorrioko plazan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ikus-entzunezkoan Txintxirri ikastolako umeak dira protagonista nagusiak, goizean Bilbon egin den aurkezpenean agerian utzi dutenez.

Aurtengo Ibilaldiaren antolatzaileen arabera “emozio bat transmititu” eta “gauzak egiteko gogoa” azaldu nahi duen bideokliparen grabaketa eta edizioa Kimetz Blancok eta Imanol Garaizabalek egin dute eta dronarekin berriz, Aritz Kortazar aritu da.

Irudietan agertzen diren Txintxirriko ikasle, gazte, irakasle, guraso, ikasle ohi, guraso ohi eta urrunagoakoekin batera, ikastolak eskaintzen dituen hainbat baliabide erakusten dira, edizio honetarako egindako kantaren erritmora.

‘Hel Horri’ kantaren hitza Itsaso Basaurik, Haritz Luzarrek eta Iraitz Erkiagak idatzi dute eta kantaren grabaketan Mockers taldeko Asier Elias, Urkotxo txaldeko Urko Igartiburu, Han taldeko Gorka Molero, Sugoi taldeko Mikel Quesada, Oxabi taldeko Eneko Arraibi eta Adrian Lopez, Hayatola taldeko Iñigo Arruabarrena, The Galampers taldeko Itziar Azkarate, Puro Txileko Mamen Rodrigo eta Zoe Igartiburu izan dira.

Leloa eta logoa

Ikastolako familiak egindako lan saioetatik sortutako ‘Hel Horri’ leloaz gain, hiru elorri zuhaixka islatzen duen logoa ere aukeratu dute aurtengo Bizkaiko ikastolen jaiaren ezaugarri. Leloarekin zein logoarekin “Elorrio herriak elorriari zor diola izena” kontuan hartu dituzte.

Elorrioko ikastolak 50 urte bete zituen iaz eta aurten antolatuko duen Ibilaldia bere historiako hirugarrena izango da, 1999koa zein 2006koak herrian egin baitziren.

Oraingoan ere Txintxirri ikastolaren ​hezkuntza eredua ezagutzera ematea; erronka berriei aurre egiteko ​baliabideak eskuratzea edo herriko eragile eta taldeekin ​harremanak sendotzea dira Ibilaldiaren helburu nagusiak.

Antolatzaileak, hala ere, euskararen sustapena bultzatzea; sexu eta generoari lotutako rolak gainditzea; prestatuko diren ekintza guztietan jasangarritasunaren ikuspuntua izatea; ikastolako eta herriko eragile guztien arteko prozesu parte hartzailea gauzatzea; edo behar desberdinetako pertsonentzako Ibilaldia diseinatzea, izango dira aurtengo erronketako batzuk.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados