Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Udalak Haurreskola, Herri ikastetxea eta Musika Eskolaren inguruak atonduko ditu

12 aparkaleku knduko dira Haurreskola eta Herri Ikastetxearen arteko segurtasuna bermatzeko.
12 aparkaleku kenduko dira Haurreskola eta Herri Ikastetxearen arteko segurtasuna bermatzeko.

Elorrioko Udalak 60.000 euro inbertituko ditu Musika Eskola, Haurreskola eta Herri Ikastetxearen inguruak atondu eta irisgarritasuna hobetzeko. Lanak uda honetan gauzatuko dira eta ikasturtea hasi aurretik amaituko dira.

Aurreikusitako lanak ikasle eta gurasoen segurtasuna bermatu nahi dituzte eta bi gunetan gauzatuko dira. Alde batetik, Haurreskolako sarrera nagusitik Musika Eskolako sarrera dagoen tartea hobetuko da; hau da, Goieta kaletik maisuen etxe-ostera doan eremua.

Eremu horretan egingo diren lanak oinezkoen joan-etorriak erraztu nahi dituzte. Egitasmo hori gauzatzeko eta gaur egungo lur desnibelak kentzeko, zorua berdinduko duten harlauzak jarriko dira. Gainera, Musika Eskola aurreko lurra altxatu behar dela eta, eraikuntza horretan dauden hezetasun arazoak behin betiko ekidin nahi dira.

Bestalde, Haurreskolaren atzealdetik Herri Ikastetxera doan bideko segurtasuna bermatu nahi da. Horretarako sarrera berri bat egingo da Haurreskolaren atzealdean, Herri Ikastetxearen inguruan dauden hamabi aparkaleku plaza kendu eta eremua piboteekin mugatuko da.

“Aurreko legegintzaldian ate berri bat ireki zen Herri Ikastetxearen albo baten baina ez da erabiltzen”, Idoia Buruaga alkateren esanetan. Egingo diren hobekuntzekin eta aparkalekuko plazak kenduta “oinezkoen segurtasuna bermatuko da” eta  bi zentroen arteko ibilbidean ez da oztoporik egongo.

Udalak hiru ikastetxeen inguruan egingo dituen lanen helburua, gurasoek sarritan eskatutako hobekuntzak ahalbidetzea da.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados