Elorrioko Udalak lehen eskuko informazioa bilatuko du Metal Smelting-eko kaleratzeei buruz

Metal Smelting
Metal Smeltingeko langileek lau greba egun eta hainbat mobilizazio burutu dituzte.

Elorrioko Udalak Metal Smelting, S.L. enpresan izandako lau langileren kaleratzeak direla eta, gertatutakoren inguruko informazio eskatuko du eta elkartasun osoa agertu die “bai langileei bai antzeko egoerak bizi dituztenei”.

EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak adostutako adierazpenaren arabera, EAJ abstenitu egin baitzen, Metal Smelting, S.L. enpresak “arrazoi ekonomikoak erabili ditu” lan-kontratu mugagabeak zituzten lau langile kaleratzeko. Nahiz eta kalte-ordaina eman zaien kaleratutako langileei, enpresak Aldi baterako Laneko Enpresetako langileak kontratatu ditu “kontrataturiko jende kopuruari jarraitutasuna emanez”, kritikatu du Udalak.

Hori dela eta, “lehen eskuko informazioa edukitzeko” asmoa agertu du Udalak eta horretarako “langileen ordezkariekin eta enpresaren ordezkariekin harremanetan” jarraituko du. Gainera, “informazio guztia esku artean dugunean, horren arabera jardungo du, enpresa guztiek kalitateko enplegu-politikak gauza ditzaten bultzatzeko eta laneko prekaritatea eta aldi baterako kontratuak desagerrarazteko”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar