Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Udalak istripuz hildako langilearen ezbeharra argitzea eskatu dio Segurtasun Sailari

bomberos elorrioElorrioko Udaleko Bozeramaile Batzordeak “atsekabez hartu du” atzo Elizburu kalean gertatutako lan-istripu larria, ezbehar horren ondorioz Correos enpresarako lan egiten zuen gizonezko iurretarra hil baitzen. Ordezkari politikoek hitzartutako adierazpen instituzionalean istripuaren arrazoiak argitzeko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari.

Adierazpenaren bidez Udalak “elkartasuna helarazi nahi die langilearen senideei, lankideei eta lagunei” eta “heriotza-istripua salatzeko deitu daitezkeen ekimen guztietara atxikitzen da”, ekimen horietan herritarrei parte hartzera dei eginez.

Horrelako gertaerak “kosta ala kosta, eta guztiaren gainetik ekidin beharra dagoela” adierazteaz gain, “lan mota guztietan lehentasuna behar baitu izan lan segurtasunak”, azpimarratzen da adostutako testuan.

Egoera horren aurrean Udalarentzat ezinbestekoa da “lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere”.

Horrez gain, “lan arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinatuta, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere”, eskatzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados