Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Elorrioko Udalak herriko gurutzeak ezagutzeko ibilaldiak egingo ditu bihar eta etzi

Kurutzebarriko gurutzearen konponketarekin amaitu ziren zaharberritze lanak. (Argazkia: Santiago Yaniz)

Elorrion dauden gurutzeen historia ezagutarazteko, Turismo Bulegoak bisita gidatuak egingo ditu bihar eta etzi goizeko 10:30etan Berrio-Otxoa kalean dagoen egoitzatik irtenda. Biharko osteratxoa euskaraz izango da eta domekakoa berriz gaztelaniaz.

Turismo bulegoak gainera, herriko turismo-baliabideak indartzeko ahaleginean, gurutzeen zeharreko ibilaldi bat proposatuko du “Gurutze bidaia–Vente de crucero” izenpean.

Ekimen horrekin 2009an hasi eta aurten amaitutako zaharberritze lanak zein gurutzeek duten garrantzia helarazi nahi die Udalak herritarrei. Izan ere, bakarrak dira Euskal Herria osoan “bai kopuruagatik, baita beren osotasunean duten balio artistikoarengatik ere”, Udaletik adierazi dutenez.

Herriak duen altxorretako bat balioan jartzeko, Jesus Muñiz historialariak eta Santiago Yaniz argazkilariak egindako  ‘Elorrio: Artea Gurutzean – El Arte en la Cruz’ liburua argitaratu du Udalak. Liburu horren aurkezpen ekitaldian “urte luzeetan” egindako lana bukatutzat eman zuen Idoia Buruaga alkateak.

Etorkizunari begira “iragana balioan jarri beharra” aldarrikatu zuen Buruagak. Horregatik, Muñiz eta Yanizek egindako liburuak “jendea hezteko helburua” daukala adierazi ondoren, “daukagun ondare guztia ulertu gabe, ez dago Elorriorik”, azpimarratu zuen.

Zaharberritze prozesuetan Mari Paz Revilla zaharberritzailea eta Jesús Muñizek hartu dute parte. Eginkizun hori biribila izan zedin, dokumentazio bila artxiboetan aritu dira eta gurutze bakoitzaren deskribapen idatzia egin dute. Jasotako datu guztiak Santiago Yanizen argazkiekin osotu eta Iturri kultur Etxean zein Turismo Bulegoan 15 eurotan salgai egongo den liburuan barnebildu dituzte.

Yanizek Elorrio ondo ezagutzen zuelako onartu zuen jasotako enkargua eta horregatik eskatu zien gurutzeen azpitik egunero ibiltzen direnei “ohartaraztea daukaten balioaz”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados