Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Elorrioko Udalak diru-laguntzak emango ditu gida-baimena euskaraz lortzeagatik

Elorrioko Udalak 220 eurora arteko diru-laguntza emango die herrian erroldatutako 17 eta 25 urte bitarteko gazteei gida-baimena euskaraz lortzeagatik. Ekimen honek euskararen erabilera orain arte hedatu ez den hainbat eremutara zabaltzeko asmoa du.

Diru-laguntza jasotzeko beharrezkoa izango da azterketa teorikoa euskaraz gainditzea. Lehen azterketa gainditu ondoren, azterketa praktikoa prestatzeko lehen lau klaseak dohainik jaso ahalko dituzte Udalaren diru-laguntzari esker.

Ekimen honekin euskararen normalizaziorako pausuak eman nahi ditu Udalak. Izan ere, egunerokotasunean hainbat esparru egiten dira euskararen mundutik kanpo eta “auto-eskolena horietako bat da”, Idoia Buruaga alkatearen esanetan. Gainera, erabaki horrekin gaur egun dagoen “kontraesana” leundu nahi dute, gazte gehienek euskara hutsean ikasten dutelako ikastetxeetan eta gida-baimena lortzeko erdara hutsez ikasi behar dutelako.

Diru-laguntza eskatzeko beharrezkoa da Elorrion erroldatuta egotea, azterketa teorikoa gainditze egunean 17 eta 25 urte bitarte izatea eta Udalean zorrik ez izatea. Horrez gain, edozein auto-eskolatan azterketa teorikoa euskaraz egin duela ziurtatzen duen agiria eta lehen klase-praktikaren prezioa aurkeztu beharko dira. Eskariak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 24an amaituko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados