Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Udalak 1.500 euro arteko laguntza berria onartu du herriko taberna eta jatetxeentzat

Elorrioko Udalak 46.500 euroko diru-atala prestatu du alarma-egoeraren ondorioz herriko ostalaritzako eta sukaldaritzako sektoreko establezimenduek jasan dituzten galerak gutxitzeko. Funtsa horren bidez, gehienez 1.500 euroko laguntza jaso dezake negozio bakoitzak.

Ostalaritza arloko negozioentzat bideratutako laguntza berezi honekin “sektoreko pertsona eta familia guztien egoera zaila nolabait arintzea gura dugu”, Maria Herrero Elorrioko Udaleko alkateorde eta Gizarte politiketako zinegotziaren esanetan.

Gobernu Taldeak eta oposizioko alderdiek onartutako laguntzak, “murrizketekin jarraitzen duen sektore bakarrari” zuzenduko zaizkio. Era berean, “lehentasunezkoa zen laguntza berri hau azkar martxan jartzea”, adierazi du Herrerok.

Zuzeneko diru-laguntza hau norgehiagokarik gabeko erregimenean emango da eta diruz lagundu daitezkeen gastuak ondoren justifikatu beharko dira. Horretarako gehieneko epea hilabetekoa izango da, ostalaritzako eta sukaldaritzako sektoreari ezarritako murrizketa guztiak desagertu eta hurrengo egunetik aurrera. Modu berean, urriaren 25etik murrizketak erabat kendu arte sortutako gastuak ere hartuko dira kontuan.

Onartutako laguntza jaso gura duten ostalaritzako eta sukaldaritzako sektoreko establezimenduek, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik  aurrera aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados