Friso
Friso
Friso
Friso

Elorrioko Udal liburutegiak
50. urteurrena ospatuko du etzi

 

Elorrioko Udal Liburutegiak bere 50. urteurrena bete zuen atzo eta urtemuga hori ospatuko duen jaia egingo dute etzi, eguena, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Herriko plazan.

Bertaratzen diren umeek irakurketa eta marrazketa txokoak izango dituzte eta 6 urtetik gorakoek collage tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Prestatutako egitaraua arratsaldeko 19:00etan Shakti Olaizolak eskainiko duen ‘Irakurriz’ kale ikuskizunarekin osotuko da.

Elorrioko Udal Liburutegia Iturri Kultur Etxean dago 2007ko apirilaren 20tik. Aldez aurreko 40 urteak Balendin Berrio-Otxoaren jaiotza etxea den Arriola jauregian eman zituen. Herritarrentzat 1967ko urriaren 3an irekitako zerbitzuaren arduradunek hainbat ekimen egiten dituzte urtean zehar umeak, gazteak zein helduak literaturara gerturatzeko eta irakurzaletasuna animatzeko.

Horren eredu da gaztetxoei zuzendutako ‘Irakurketa lehiaketa’. Ekimen horrek 23 edizio bete ditu dagoeneko eta, egindako lanagatik, Kultura Ministerioak sustatutako Maria Moliner saria eskuratu du bizpahiru aldiz.

Udal Liburutegian Peru Magdalenak gidatutako beste bi ekimen ere burutzen dira urtean zehar. Alde batetik, euskaraz zein erdaraz egiten diren ‘Irakurlearen kluba’. 16 urtetik gorako literaturzaleentzat antolatutako saioetan, partaideek liburu bat irakurtzen dute hilero eta ondoren bateratze-lansaioak egiten dituzte.

‘Azalerako ipuinak’

Magdalenak koordinatzen duen bigarren ekimena aurten lehenengoz egiten den Poropoesia tailerra da. 8 eta 12 urteko ikasleei zuzendutako tailer horrek egileak eta olerkiak ezagutzeko aukera ematen du, jolas eta literatur lantxoen bidez.

Gainera, Udal Liburutegiak 0 eta 3 urte bitarteko umetxoentzat eta hauen gurasoentzat antolatutako ‘Azalerako  ipuinak’ ere eskaintzen du. Saioa Bikandik gidatutako ekitaldietan abestiak, ipuinak, hitz-jokoak eta masajeak tartekatzen dira umeak literatura mundura hurbiltzeko.

3 eta 8 urte bitarteko umeentzat antolatutako ‘Liburuen poltsa’ ere dinamizatzen du Bikandik. Tailer horretan umeek eta gurasoek irakurketaz elkarrekin gozatzeko aukera dute.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar