Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Txintxirri Ikastolak antolatuko duen 2020ko Ibilaldia urriaren 18an ospatuko da

Elorrion ospatuko den 2020ko Ibilaldia urriaren 18an egingo da eta egun berean ospatuko da Amurrion egingo den Araba Euskaraz ere. Hasiera baten, aurtengo Ibilaldia maiatzaren 31n egitekotan zen, baina Covid-19agatik jarritako alarma egoera dela eta, data hori atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek.

Ikastolen Elkarteak ezagutzera emandako daten arabera, atzeratu egin diren jaien data berriak elkarlanean adostu dituzte, daten egokitasuna, jarritako helburuak bete ahal diren eta udazkenean ospakizunak egin ahalko diren aztertu ondoren.

Hala ere “datak gerturatu ahala” ikusi eta aztertuko dute berriro “aurrera egin dezakegun, edo atzera egin beharko dugun; baina, gaur-gaurkoz, determinazio osoa dugu jaiak ospatzeko”. Izan ere, maiatzaren 10ean Senperen egin behar zen Herri Urrats eta maiatzaren 31n Elorrion egiteko zen Ibilaldia, zein ekainaren 14an Amurrion egin behar zen Araba Euskaraz, atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek.

Ikastolen jaien egutegiak Lizarran egin behar zen Nafarroa Oinez aurreikusten zuen urriaren 18rako baina “tamalez, beste jaiek ez bezala, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak ikusi dute ez direla baldintzak ematen beren jaia aurten ospatzeko, eta hurrengo urtera atzeratu dute”, Ikastolen Elkarteak adierazi duenez.

Udazkenera begira

Hori dela eta, “udazkenera begira jarriak” direla adierazi dute eta urriaren 18an egingo diren Ibilaldia eta Araba Euskaraz jaiez gain, zein irailaren 20an ospatuko den Herri Urrats eta urriko lehen domekako datari eusten dion Kilometroak ospakizunak, aurrera egin ahal izango dutela uste dute, gaur egungo osasun-larrialdia gaindituta egongo delako.

“Eskenatoki desberdin” bat egongo delakoak eta jendea “ongi pasatzera, dibertitzera, dantzatzera, lagunekin egun eder bat igarotzera” joango bada ere, Ibilaldiak eta gainontzeko jaiek dituzten gainontzeko helburuak lehenesten dituzte; hau da, “euskal kulturari bost plaza handi” eskaintzea, “euskarari bozgorailu handi bat” jartzea edo “hainbat proiektu aurrera ateratzeko finantzaketa” lortzea.

Bestalde, Euskal Herriko ikastolen alde eta Euskal Herrirako hezkuntza sistema propio baten alde Ikastolen Elkartean ateratako ‘Tanta’ txartelaren zozketa-eguna atzeratu egin dute. 60.000 euroko saria  emango duen sariketa ekainaren 25ean egitekotan zen baina, egoerak behartuta, urriaren 21ean egingo da notario aurrean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Jon

    Badakizue urrian ez dela posible izango, Zoritxarrrez.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados