Friso
Friso
Friso
Friso

Elorrioko lau ikastetxeak elkartuta ospatuko dute otsailaren 24ko Txitxiburduntzi Eguna

lau eskolaElorrioko Eskola Publikoko, Lourdesko Ama eta Maria Bitarteko ikastetxeetako eta Txintxirri ikastolako gurasoek Lau Eskola deituriko taldea sortu eta “ekimen ezberdinak garatzen hasi gara”, partaideen esanetan. Horren adierazgarri, otsailaren 24rako antolatutako Txitxiburduntzi Eguna.

Ekimen horretan parte hartu nahi dutenek Herriko plazan bilduko dira eta “Elorrioko natur bideetan zehar ibilalditxo bat egin ostean, txorizoak erre eta hamaiketako ederra egiteko aukera izango dute Elorrioko ikasle eta guraso guztiek”, elkarteko kideek adierazi dutenez.

Lau Eskola elkarteak orain dela gutxi egin zuen bere lehen ekimena, DBHko ikasle guztiak Arriola Antzokian batu zituenean ingelesez egindako antzezlan bat ikus zitzaten.

Oinarri berdinak

Elkartearen sorrerak Elorrioko Udalak egindako akuilu lana eta emandako diru laguntza ditu oinarri. Hala ere, “guztion artean ekimen ezberdinak garatzen hasi gara eta bide horretan sakontzeko asmoa” agertu dute.

Eredu bakoitzeko gurasoek urteak daramatzate denetariko ekintzak antolatzen, irteerak eta txangoak, hitzaldiak eta ikastaroak, jaialdiak eta ikuskizunak, besteak beste, baina eskola bakoitzak bere kasa egiten zituen.  Izan ere, ikastetxe bakoitzak “bere jatorri, historia eta ezaugarri propioak ditu, noski, baina oinarri-oinarrizko gaietan guztiok gatoz bat: euskal hizkuntza eta ohiturak, kalitatezko hezkuntza eta ikasleen ongizatea ditugu guztiok ardatz, besteak beste”, azpimarratu dute elkarteko kideek.

Lau Eskola elkartea garatzeko helburuarekin, ikasturtean zehar bestelako ekimenak egiteko asmoa agertu dute eta egingo diren deialdietan parte hartzeko gonbitea luzatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar