Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Kirol Taldeak piztuko ditu bihar Ferixa Nausikoak

Elorrioko Kirol Taldeak piztuko ditu bihar Ferixa Nausikoak

Txupinazoa bihar botako duten arren gaur hasiko dira jaiak Elorrion. Irailaren 10 arte iraungo duten jaiek atsedenerako unerik utziko ez duten ekintzez beteta egongo dira: musika emanaldiak, kirolak, gazteentzako zein nagusientzako ekintzak… aurten elorrioko kirolari profesionalek zein amateurrek egindako esfortzua saritzeko, Elorrioko Kirol Taldea izango da txupina jaurtitzeaz arduratuko dena.

Egun guztian zehar Aukeren Azoka egongo da gaur elizpean. Arratsaldean berriz pilota partiduak jokatuko dira frontoian eta iluntzean Ohian Vegaren euskararen espektakulua eta Namek Planet zein Antton Gorantz taldeen kontzertuak egongo dira.

Bihar larunbatean txupinazoa jaurtiko dute Elorrioko Kirol Taldeko arduradunek, baina hori iluntzeko zortzietan izango da. Goizean jolas parkea egongo da eta arratsaldean berriz Ordiziako Buruhandiak eta Erraldoiak. Jaiei hasiera ofiziala eman ondoren eta gaua animatzeko danborrada egongo da 23.00etan. Gauerdia eta gero suzko zezenarekin momentu zirraragarriak biziko dituzte bertaratzen direnek eta ondoren Tony Ronald eta Fiesta Guateque taldeek emanaldi bana emango dituzte Urarkan.  

Denentzako jaiak

Jaiak irailaren 10 arte luzatuko dira hainbat ekitaldirekin. Aipatzekoak dira igande honetan ospatuko diren Abere eta Nekazaritza azoka zein Txinatik datorren ‘Compañía Acrobática Chongqing’.

Aurten ere koadrilen parte hartzea sustatu nahi izan da, horregatik astelehenean, irailaren 3an koadrilen arteko bazkaria egongo da eguerdian eta jokoak arratsaldean. Irailaren 8an berriz sukalki eguna izango da hainbat ekitaldirekin batera.

Gaztetxoenek ere beraien txokoa izango dute jai egun guztietan. Barrakekin batera Jolas parkeak egongo dira Frontoian Urarkan eta Kanpokalean egun guztian zehar.


Kirola eta musika

Nagusienentzat ere izango da gunea Ferixa Nagusikoetan. Ez dira faltako Habanerak eta Bilbainadak, ezta Betiko jokoak eta igel txapelketa. Irailaren 7an ere Piskolabisa egongo da herriko jubilatuei zuzendua.

Adoretsuenentzat suzko zezena egongo da 1,2,3 eta 7 egunetako iluntzean. Kirolarientzat berriz pilota partiduak, Herri Kirolak, errugbi partidua eta Elorrio Hiribilduko II. Torneo Triangeluar Solidarioa ere ostuko dute irailaren 5ean. Bitartean probalekuan XLVIII. Idi-proba txapelketa ospatuko dute.

Musikari dagokionean emanaldi mordoa prestatu dute aurten jaietako antolatzaileek eta gaztetxeko arduradunek. Aipatzekoak dira bihar Tony Ronalden kontzertua eta irailaren 8an Beberen emanaldia. Hauekin batera Ohian Vega DJa ere izango da irailaren 8an baita.

Nafarroako joka eta dantzagarriak egongo dira irailaren 4an; 7an berriz Caoba berbena; eta 8an Aracel taldea egongo da. Gainera Bertso saioa egongo da Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Peru Madalena bertsolarien eskutik, irailaren 9an. Gaztetxeak bere aldetik emanaldiak prestatu ditu gaur iluntzerako zein biharko.

 

DURANGON. Noticias de Elorrio

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados