Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Gizarte langilea eta Berdintasun teknikariaren bulegoak udaletxean bildu dituzte

Udaletxeko solairuartekoan jarri dituzte bi zerbitzuak.
Udaletxeko solairuartekoan jarri dituzte bi zerbitzuak.

Elorrioko Udalak Gizarte zerbitzuetarako bideratuko dituen bulego berriak ireki ditu aste honetan eta hemendik aurrera udaletxeko solairuartekoan egongo dira Gizarte langilea eta Berdintasun teknikaria.

Herritarrei zerbitzu hobeagoa emateko asmoz, Elorrioko Udalak Gizarte zerbitzuak berrantolatu ditu eta udaletxean berregokitutako solairuartekoan jarriko ditu Gizarte langilearentzat  eta Berdintasun teknikariarentzat espresuki diseinatutako bulegoak.

Izan ere, bulego berriak intsonorizatuta daude sail hauetan kudeatu daitezkeen gaiak pribatutasun osoz landu ahal izateko.

Bi bulegoak inguru berean izateak hainbat onura ekarriko ditu eta bi arloek udal barruan duten garrantzia sendotzeko balioko dute.

Idoia Buruaga alkatearen esanetan “parekidetasuna zeharka landu beharreko gai bat dela uste dugu gobernu taldetik, beraz kokapen berri hau bide honetan aurrera egiteko pausu bat gehiago da”.  Gizarte langilearen bulegoak berriz “udaletxeko egunerokotasunean txertatzea” ahalbidetuko du.

“Hasiera batetik, bi langileen iritziak kontuan hartu ditugu, eta ahal izan dugun heinean espazioa beren beharrizanetara egokitzen saiatu gara. Oraindik ere lan handia egiteko dugun arren, gizarte arloaren garrantzia indartu nahi dugu Udal honen dinamikan”, gaineratu du.

Orain arte, udaletxeko azken solairuan zegoen kokatuta Berdintasun teknikariaren bulegoa eta irisgarritasun arazoak zituzten herritarrek oztopoak zituzten bertara heltzeko.

Gizarte langilea berriz, Udaltzaingoaren Buzkantz kaleko bulegoan aritu da lanean orain arte, baina egoitza horrek ez zituzten gizarte langilea eta herritarren beharrak asetzen.

Bi bulegoak udaletxeko solairuartekoan jartzeko obrek 31.000 euroko aurrekontua izan dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados