Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Elorrioko gazteen ia %60a inplikatu da Aurrekontu Partehartzaileetan

ElorrioAurrekontuPartehartzaileak
360 gaztek hartu du parte Elorrion egingo diren Aurrekontu Partehartzaileetan.

Elorrion erroldatutako 12 eta 20 urte bitarteko 620 gazteetatik 360k (%58a) hartu du parte Udaletik martxan jarritako Aurrekontu Partehartzaileetan. Hori dela eta, Gobernu taldeko kideek  ekimenaren “arrakasta” azpimarratzeaz gain jasotako erantzunarekin “oso pozik” daudela adierazi dute.

Azken urtean nerabe eta gazteekin batera landutako Gazte Diagnosia osatu ondoren, Udalak adin tarte horretara bideratu ditu aurtengo Aurrekontu Partehartzaileak.

Modu horretan, diagnosi horretan ondorioztatutako neurriak Ekintza Plan batean batu eta gazteei neurri horiei lehentasuna emateko aukera eman diete Udal ordezkariek. Hurrengo urtean, berriz, Udala lehentasun horiek gauzatzen saiatuko da.

Jasotako erantzunarekin “benetan pozik” daudela adierazi du Idoia Buruaga alkateak. Prozesu horretan “herriko ikastetxe guztiek lagundu gaituzte” eta horregatik “eskertzekoa da uneoro erakutsi diguten prestutasuna. Gazteei dagokionez, amestutako Elorriorako ekarpen eta iritzi ugari helarazi dizkigute”

“Udalaren eta gazteen arteko distantzia ahalik eta txikiena” izateko helburuarekin, Buruagak “komunikazio bide berriak” jorratu beharra aitortu du, nerabe eta gazteek baitira “Elorrioren etorkizuna”.

Bilera irekia

Gobernu Taldeak, bestalde, datorren urtean egin nahi dituen inbertsio nagusiak azaltzeko eta herritarren iritzi eta proposamenak jasotzeko, bilera egingo du bihar, 18:30ean, Udaletxean. Ekitaldian, eskuartean Elorriorako dituzten onura handiko proiektuen berri emango dute.

Buruagak azaldu duenez, “proiektu handiez gain, proiektu txikiak ditugu, beren txikitasun horretan herritarrentzat itzelak izan daitezkeenak”. Alkatearen esanetan “urte guztian saiatzen gara elorriarrekin harreman zuzena izaten, guretzat komunikazio hori funtsezkoa baita” eta biharko bilera bide horretan emandako “ beste pauso bat izango da”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. B. minango

    oso idea ona da gazteekin hitzegin. Nire semea emocionatuta etorri zen etxera. Zorionak

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados