Friso
Friso
Friso
Friso

Elorrioko eskola publikoko jolastokiak estalki berria izango du datorren ikasturtean

Herriko eskola publikoko patioan hobekuntzak egiteko konpromisoari eusten dio Elorrioko Udalak eta uda honetan haur-hezkuntzako gunean hainbat lan burutzeko asmoa agertu du. Opor garaian egingo diren lanen artean, estalki bat jartzea eta txintxaun berrien eta inguru horretako zoladura berria instalatzea aurreikusten dute.

Aurreikusten diren egitasmoak Elorrioko Herri Ikastetxeko patioa eraldatzeko planaren lehen fasean gauzatu nahi dituzte. Egin nahi diren berrikuntza guztiak lau urteko iraupena duen plan baten barruan kokatzen dira, Udalaren asmoa jolastokia jolas gune inklusiboa eta eskolaren balioekin bat datorren esparrua bilakatzea delako.

Lehen fasean egingo diren lanen aurrekontua 265.000 eurokoa da eta lanak ikasturte-amaieran hasi eta haurrak oporretan dauden garaian gauzatu nahi dituzte. Proiektuarekin, Udalak duela urtebete ezarritako kronogramari eusten dio.

Eskola publikoko patioa eraldatzeko plana, 2019an hezkuntza komunitatearekin batera abiatu zen partaidetza-prozesuan tartekatzen da. Izan ere, Udalak jaso zituen “ekarpen guztiak” hartu ditu kontuan “Elorrioko eskola publikoaren patioa modu integralean eraberrituko duen proiektuari ekiteko”, Gobernu Taldeko kideek adierazi dutenez.

Jolastokiko proiektua “oso garrantzitsua da Elorriorentzat; izan ere, jolastokia  eraldatzeko plana gauzatuta, jolasgune inklusiboa, egokitua eta etorkizunera  begira egongo dena lortzeko beharrezkoa den eskaerari erantzungo diogu”, Maria Herrero Hezkuntza zinegotzi eta alkateordearen esanetan.

Plan osoa burutzen denean patioak aisialdirako eta denbora librerako hainbat gune izango ditu, eta baita hainbat jarduera egiteko guneak ere, iaz egokitutako rokodromoa, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 2,67 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

4 Comentarios

  1. Jesús
    1
    0

    Unas preguntas, lo que van a poner ahorra energía? Tiene paneles solares? Si llueve con viento se mojan?
    Creo que se a perdido una oportunidad para colocar paneles solares para poder ser el colegio, por lo menos, autosuficiente. Además se podría poner puntos de recarga de automóviles eléctricos gratis o casi. Por lo menos los y las profesoras que vienen en coche tendrían la oportunidad de poder comprar un coche eléctrico para ir a trabajar. Que luego se pueda ampliar los puntos enchufables a otros sitios sería una iniciativa para poder ser un pueblo más ecológico.

    Deja una Respuesta
  2. propuesta patio
    4
    4

    ¿ahí tienen espacio los más mayores? ¿o sólo se trata de patio para los más peques? Es que los niños crecen y ya se sabe lo que pasa. Nadie se acuerda de los adolescentes. Y tienen un desierto muy grande: desde que dejan de usar los parques infantiles (muy infantiles) hasta que empiezan a los bares nada de nada, ni agua. Una vergüenza. No se les hace ni caso. Una edad tal difícil. Esos padres y madres que tienen pequeñitos ahora que se acuerden que sus hijos crecen, y crecen rápido. Los de LH 5/6 y todo el instituto también lo deberían de usar. Y en un pueblo del tamaño de Elorrio hay que tener visión y tratar de satisfacer a todas las edades y no olvidarse de la etapa de 10-16, que parece que no existen.

    Deja una Respuesta
    1. Pako
      3
      2

      Ehhhh. No tienes mi p. Idea.
      Donde antes estaba la ludoteca tienen un gaztegune para esas edades que mencionas.
      En el parque de Buskantz va un skate park…

      Yo cómo padre de una de 5 diría lo contrarii, tienen las zonas de columpios existentes abandonadas.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar