Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Elorrioko dendariek eta Udalak merkataritzan eragina izango duen ekintza plana egingo dute

ElorrioMerkataritzaSuspertzekoPlana
Hurrengo hamar urteetan herriko komertzio txikia suspertzeko asmoa du Ekintza Planak.

Merkataritza Suspertzeko Plana jarriko du martxan datorren asteetan Elorrioko Udalak herriko komertzio txikietako kontsumoa suspertu asmoz. Ekimen horrek sektorea indartzeko helburua du eta horretarako erronkak identifikatu eta hamar urtetarako ekintza plan zehatza landu nahi dute.

Elorrioko Merkatarien Elkartearen (EME) laguntzaz garatutako egitasmoak herriko merkataritza jardun osoaren argazkia jaso nahi du, egiturazko premiak ezagutzeko asmoz.

Merkataritza Suspertzeko Plana datozen asteetan garatuko da eta hiru fase nagusi izango ditu. Lehenengoan, hiru elementutan oinarrituko den diagnostikoa landuko da eta horretarako herriko komertzio guztietara gaurtik aurrera helaraziko zaizkien galdetegiak erantzuteko aukera izango da. Jasotako datuen azterketa egin ondoren, bakarkako elkarrizketak egingo dira merkatariekin.

Taldekako foroak eta ikestak

Bigarren fasean, merkatariekin taldekako foroak antolatuko dira, norberaren iritziak mahai gainean jarri eta kezka zein lehentasunak adosteko. Horrez gain, erosle elorriarren iritziak jasoko dira, eta horretarako 260 pertsonako lagin bat egingo da telefono deien bitartez.

Egitasmoaren azken fasean, hurrengo hamar urteetan herriko komertzio txikia suspertzeko helburua izango duen Ekintza Plana zehaztuko da.

“Etxetik irten eta herrian erostea bezalakorik ez dago, gertuko eta etxeko ditugun denda eta ostatuetan harremana eta konfiantza landu baitira urteetan”, Txus Arrieta, Gizarte arloko zinegotziaren esanetan. Gertutasun horrek, gainera, “herrian ditugun merkatariak herria biziarazi eta dinamizatzen dute, dendari eta ostalari, herriaren zaindari zaizkigu, izan ere, herri baten bizi-indarraren bihotza dira, jakina baita, herriko merkataritza indartsu batek enpatia sortzen duela”.

EMEko Aitor Egurenek berriz, elkartearen laguntzeko prestutasuna agertu zuen. “Denda txikien kontsumoaren joera beherantza doa Elorrion ere, eta hori aldatu nahi dugu. Apurka-apurka komertzio gutxiago gaude Elorrion, jubilazioengatik ixten direnak erreleborik ez dutelako, esaterako”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados