Elorrioko Berdintasun planerako jasotako informazioa aurkeztuko dute datorren astean

Marije Apodaka berdintasun teknikaria, Idoia Buruaga alkatea eta Aratxu Uriarte, berdintasun zinegotzia.
Berdintasun Plana gauzatzeko bide-orria aurkeztu zuten otsailean Apodakak, Buruagak eta Uriartek.

Elorrioko Udaleko Berdintasun Arloak 2017tik aurrera indarrean egongo den Berdintasun Plan berria gauzatzeko prozesua jarri zuen martxan otsailean. Elorriarretik informazio ugari jaso ondoren, berau herritarrek sortutako eztabaida-taldeekin kontrastatuko da datorren astean izango diren bileretan. 

Elorrioko emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoera zein zen aztertzeko prozesuaren lehen urratsa gauzatu ondoren, bertan jasotako emaitzak datorren astean egingo diren hainbat bileratan emango dituzte ezagutzera.

Lehenengo saioa maiatzaren 23an izango da eta bileran ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira emakume elkarte, talde feminista eta interesatuta dauden emakume feminista guztien aurrean. Bilera Iturri Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18.30etatik 20.30era.

Hurrengo egunean, maiatzaren 24an, bi saioa egingo dira, biak Iturri Kultur Etxean. 13.30etatik 15.30etara hezkuntza-esparruko eragileen txanda izango da eta arratsaldeko 18.30etatik 20.30etara interesa duen edozein herritarrek izango du emaitzak ezagutzeko aukera. Azken bi saioak maiatzaren 26an egingo dira, lehenengoa udal langileentzat izango dela eta bigarrena udal kargu politikoentzat.

Saioetan parte hartzeko izena eman behar da maiatzaren 20a orduko, 946570809 telefonora deituz edo genero.teknikaria@elorrio.eus emailera idatziz.

Plan estrategikoa

Planak izango dituen lerro nagusiak aurkeztu eta gero, arlo desberdineko 58 emakume eta gizonekin bildu da Apodaka, kirol-eragileak, kulturgileak, uda-langileak, politikariak, migratuak eta gazteak, besteak beste. Gainera herritarrek erantzuteko inkesta on-line eskura jarri du; udal-langileek erantzuteko inkesta egin du; udal sail guztietako datuak jaso ditu eta 17 elkarrizketa egin ditu.

Otsailean hasitako ekimena “estrategikoa” izango den plangintzan islatuko da, Berdintasun Udal teknikaria den Marije Apodakak adierazi zuenez. Berdintasun Planaren  xedea, “planteatutako estrategia eta helburuak gizon eta emakumeen arteko diskriminazio egoerak saihesten laguntzen dutela” begi-bistan jartzea da. Dokumentua indarrean egongo da 2017tik aurrera eta indarrean jarraituko du legegintzaldia amaitu eta gero.

Informazio gehiago:http://www.elorrio.eus/eu-ES/Orrialdeak/20160513AmestutakoElorrioParekide.aspx?utm_source=email&utm_medium=email

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar