Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da bihar Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioa

GorkaPagonabarraga
Bizkaiko Eskolarteko Sariketa irabazi ondoren, Bizkaiko Txapeleketan lehiatuko da lehenegoz Gorka Pagonabarraga durangarra.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udaberriko fasearen zortzigarren saioa jokatuko da bihar Elorrioko Arriola Antzokian. Ekitaldi horretan ez da egongo eskualdeko ordezkaririk baina hurrengo egunean Getxon jokatuko diren bi ekitaldietan Durangaldeko eta Zornotzako hiru ordezkarik kantatuko dute.

Arriola Antzokian izango den seikotea Aitor Esteban urduliztarrak,  Ander Anakabe deustuarrak, Ander Elortegi gernikarrak, Iker Uriarte bermeotarrak, Jon Arano natxituarrak eta Unai Agirre sukarrietarrak osotuko dute. Anakabe, Uriarte, Arano eta Agirre lehenengoz arituko dira Bizkaiko Txapelketan.

Saioko gaiak Xabier Sainz de la Mazak emango ditu eta  epaimahaian Iñaki Aurrekoetxea, Jon Jaio eta Miriam Juaristi izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea ariko da.

Saio bikoitza Getxon

Saio bi jokatuko dira domekan Getxoko Fadura kiroldegian eta bertan eskualdeko hiru ordezkari lehiatuko dira. Goizeko saioa 12:00etan hasiko da eta bertan aurreko domekan Bizkaiko Eskolarteko Sariketa irabazi zuen Gorka Pagonabarraga durangarra izango da, Fadurako ekitaldia bere lehen agerpena izango dela Bizkaiko Txapelketan.

Foruko Eneko Aldanarentzat eta Gernika-Lumoko Ibai Amillategirentzat ere Bizkaiko Txapelketan egiten duten lehenego agerraldia izango da. Beste hiru lbertsolariak Axier Goñi bilbotarra, Josu Landeta getxotarra eta Peio Ormazabal arrigorriagarra izango dira.

Arratsaldeko 17:30ean hasiko den saioa ere Faduran jokatuko da ekitaldian Beñat Romero zornotzarra eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra izango dira Udazkeneko faserako behar dituzten puntuen bila. Seikotea Amorotoko Garazi Navarrok, Igorreko Iñaki Iturriotzek eta Mungiako Jone Larrinagak osotuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados