Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko 2021eko aurrekontuek ongizatea lehenetsi eta gizarte arloko diru-atala %56a igoko dute

Elorrioko Gobernu Taldeak 7,8 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du 2021 urterako eta herritarren ongizatea lehenesteko helburuarekin %56a igoko du gizarte-arloko kapitulua. Ogasun batzordeari aurkeztutako proposamena udalbatzak onartu beharko du.

Aurreikusitako aurrekontua egiteko orduan Udal ordezkariek kontuan izan dute udalak jasoko duen diru kopurua 1.288.000 eurotan jaitsiko dela, hau da, %14,11a. Hala ere, “izaera  soziala” duten proposamena aurkeztu dute “osasun krisiaren ondoriozko egoera sozialei eta ekonomikoei” aurre egiteko helburuarekin, Gobernu Taldeko kideek esanetan.

2021eko aurrekontuetan egongo den aldaketa esanguratsuenetako bat inbertsioen atalean egongo da ohiko gastua ez den oro ia guztiz murriztuko delako. “Horrek ez du esan gura ez dugunik inolako proiekturik gauzatuko. Urteak aurrera egin ahala, egoerak horretarako aukera ematen badu, gerakinarekin inbertsioak egingo ditugu”, Idoia Buruaga alkateak aurreratu duenez.

Hala ere, Udalaren lehentasun bakarra “pertsonen ongizatea da”, Buruagaren arabera. Hori dela eta, tokiko elkarteen diru-laguntzak eta bestelako laguntzak jarraipena izango dute eta gizarte-arlora zuzendutako kopurua %56a igoko da, aurtengo 153.000 euroetatik datorren ekitaldiko 240.000 euroetara pasatuz.

Aurrekontuan aurreikusitako berrikuntzetako bat udalerriko gune historikoan zuntz optikoa instalatzeko diru-laguntza lerro berria sortzea planteatu da.

Tokiko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko aurten bideratutako 15.000 euroko partida handitzea aurreikusten da. “Ekintzaileei lagundu gura diegu, jarduera bat hasi dezaten edo belaunaldien arteko errelebuaren bitartez dagoeneko martxan dauden saltokiei jarraipena eman diezaieten”, zehaztu du alkateak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Elorrixo

    Ongizatea kalean dendak zabalik egotea ere bada. Tristurak akabatuko gaitu! Pandemia baino lehenagokoak dira jubilazioak. Dendarien jubilazioa zuen agendan egon behar da. Ez da zuen errua, baina zuen ardura bai. Dendari barik, Elorrio hilda dago.

    Deja una Respuesta
    1. Betikoa

      Komertzioaren ixteak politikoen errua darama? Agian jendeak, herrian gehiago kontsumituko balu… Baina, nola ez, errua politikariei leporatzea errazagoa da.

      Amazon, Zara eta horrelakoetan erosi beharrean, badakigu non erosi, herria hilik gera ez dadin.

      Deja una Respuesta
    2. Betikoa

      Komertzioaren ixteak politikoen errua darama? Agian jendeak, herrian gehiago kontsumituko balu… Baina, nola ez, errua politikariei leporatzea errazagoa da. Amazon, Zara eta horrelakoertan erosi beharrean, badakigu non erosi, herria hilik gera ez dadin.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados