Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Elorriok 8.000 euro banatuko ditu unibertsitate ikasleen bidaia gastuetan laguntzeko

 

Unibertsitate eta formakuntza zikloetako ikasleengan garraioak eragiten dituen gastuetan laguntzeko asmoarekin, Elorrioko Udalak diru laguntza atala bideratu du bigarren urtez. Aurten, gainera, 8.000 euro banatuko dira, hau da, iaz baino 5.500 euro gehiago.

Udalak jarritako diru-atala igotzearen arrazoia iaz izandako eskaeragatik egin da eta Udalak ematen duen laguntza horrekin “irtenbide txiki bat” eman nahi zaio herriko ikasleek aspaldi aldarrikatutako eskaeretako bati.

Eskatzaileak 17 eta 30 urte bitartekoaketa Elorrion erroldatuta egon beharko dira. Gainera, azken ikasturtean langabezian egotea edo gehienez ere 250 orduz lan egin izana bete behar dute. Ikasklea, gutxienez, 36 kreditutan matrikulatuta edo 18 kredituren azterketetara aurkeztu izana baldintza bezala hartuko du Udalak.

Jarritako beste baldintzetako baten arabera, unibertsitatea edo ikasketa zentroa 115 kilometro baino gutxiagora egon behar da. Onuradunak ezin du jaso inolako diru-laguntzarik ikasketa, garraio edota egoitzarako.

Diru-laguntza hauek banatzeko mailakakotasuna ezarri du Udalak, eta laguntzak familia unitatearen diru sarreren araberakoak izango dira.

“Elorriotik ikasketa zentroetara joatea amesgaiztoa izaten da ikasle askorentzat. Autobus aldaketak, ordutegi txarrak, prezio altuak, … Ekimen honek egoera horri aurre egiten lagundu nahi du”, Maitane Lopez zinegotziaren esanetan.

Laguntza hau eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko eta urriaren 30a baino lehen egin behar da eskaria udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados