Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorriarrek korrikaldiarekin eta herritarren testigantzekin emango diote amaiera Euskaraldiari

ElorrioEbalixuLasterketa2018Ebalixu-Elorrixoko Gaztiok Euskaraz eta Euskaraldiaren talde eragileak antolatutako ekitaldiekin amaituko dira Elorrion Euskaraldiaren inguruko ekimenak. Domekan III. Herri Korrikaldia egingo da eta astelehenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen den abenduaren 3an hain zuzen, herritarren testigantzak batzen dituen bideo emango da.

Ebalixuk antolatutako lasterketa herrikoia ‘Urratsak euskaraz konpleju barik’ goiburuarekin burutuko da eguerdiko 12:00etan herriko plazan hasita. Lau kilometroko korrikaldi alai eta umoretsuan parte hartu nahi dutenei mozorrotuta gerturatzeko deia egiten diete antolatzaileek.

III. Herri Korrikaldia parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik, interneteko helbide honetan edo lasterketa hasi aurretik herriko plazan goizeko 11:00etatik aurrera jarriko den mahaian.

Euskaraldia amaituko den Euskararen Nazioerteko Egunerako berriz, Arriolako ateneoan egingo den ekitalditxoa prestatu dute. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Euskaraldiaren balorazio txiki bat egingo da eta hamaika elorriarrek izan dituzten bizipenen bideo bat ikusgai jarriko da. Luntx batekin amaituko den saio hori “abenduaren 4tik aurrerako beroketa izango da”, antolatzaileen esanetan.

Elorrion 1.476 herritarrek hartu du hamaika egunez hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa. 1.160 Ahobizi eta 316 Belarriprest izan dira eta eragileen arabera “ez dira edozelako zenbakiak!”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados