Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Elorriarrek eta kanpoko jarraitzaileek ospatuko dute bihar Berrio-Otxoa eguna

Elorriarrek zein Euskal Herriko txoko desberdinetatik Elorriora gerturako diren jainkozaleek, Balendin Berrio-Otxoa santuaren eguna ospatuko dute bihar. Aurten, jaieguna herrian bakarrik denez, ez da jendetzarik espero eta Udalak ekitaldi programa xumea prestatu du.

Eguneko lehen ekitaldia Elorrioko Txistulariek 10:00etan egingo duten kalejira izango da. Egunean zehar parrokian zein Santa Ana komentuan hainbat meza egongo badira ere, meza nagusia basilikan izango da 12:00etan Iurretako koruaren partaidetzarekin.

Eguerdiko 13:00etan trikitilariek girotutako luntxa egongo da Berrio-Otxoa kalean eta arratsaldeko 20:00etan Berrio-Otxoa Abesbatzaren ekitaldia hasiko da Santa Anako kaperan.

Biharko ospakizun egunak, hala ere, santuari eskainitako museoa bisitatzeko aukera emango die elorriarrei zein herrira gerturatzen direnei. Santa Ana komentuko museoan bilduta dauden objektuek, Balendin Berrio-Otxoaren bizitzaren, ekintzen eta pentsaeraren berri izateko aukera eskaintzen dute.

Aurten ere, Balendin Berrio-Otxoa Bizkaiko zaindari bakarra bilakatzeko eskaria entzungo da han-hemenka. Izan ere, dominiko elorriarra 1988. urtean santu izendatu zuten eta harrezkero Loiolako Ignaziorekin partekatzen du probintziako zaindaritza. Horregatik, uztailaren 4a Bizkaia osoko jaieguna ospatzeko, San Ignazio eguna, uztailaren 31 alegia, zapatua edo domeka izan behar du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados