Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Elkartasun azoka eta gutun-postal lehiaketarekin abiatu dituzte Iurretan Gabonetako ospakizunak

 

Abendu koplen topaketa egingo dute larunbatean Iurretan. (Argazkia: Iñaki Irazabal)
Etxez-etxe ibiliko da abenduaren 23an ‘Abendu koplak’ abestuko dituen taldea.

Iurretako Udalak, herriko eta inguruko hainbat elkarterekin elkarlanean, adin guztietako herritarrentzat zuzendutako egitarau oparoa prestatu du Gabon jaiak direla eta. Antolatutako ekimenak abenduan eta urtarrilean burutuko dira eta egitarauan elkartasun zozketa, gutun-postal eta erakusleiho lehiaketak, era askotako tailerrak, umeentzako jolas parkea, Olentzero eta Mari Domingiri harrera eta Errege Magoen kabalgata tartekatuko dira.

Gabonetako giroa suspertzen hasteko, Elkartasun Azoka eta Gutun-postalen lehiaketa antolatu dituzte egun hauetarako. Elkartasun Azoka, Ibarretxe Kultur Etxean egongo da abenduaren 16a arte, goizez eta arratsaldez. Gutun-postalen lehiaketa berriz, 13 urtetik beherako haurrei zuzenduta dago eta hauen lanak abenduaren 20a orduko entregatu behar dira Kultur Etxean.

Herriko merkatariei zuzendutako Erakusleihoen lehiaketa egongo da abenduaren 21etik urtarrilaren 5a arte. Iurretako zerbitzu zein merkatal establezimendu eta ostalaritza negozioei irekita dago norgehiagoka eta izena emateko epea abenduaren 20an amaitzen da.

Haurrei eta helduei zuzendutako ipuin-kontaketa saioak egongo dira bariku honetan, hilak 16, herriko bibliotekan. Arratsaldeko 17.30ean eta 18.00etan Amaia Fernándezek eskainitako saioak egongo dira eta iluntzeko 20.00etan Pep Duránek ‘Cuentos para contarme’ eskainiko dizkie ikus-entzule helduei.

‘Abendu koplak’

‘Abendu koplak’ abestuko dira herriko auzotatik barrena abenduaren 23an, goizeko 10.00etan Aita San Miguel plazatik abiatuta. Ibilaldi horretan parte hartu nahi dutenek, ekitaldian abestuko diren koplen entsaioa egingo dute abenduaren 20an, 20.00etan, Goiuria kultur gunean.

Herriko umeek Olentzerori idatzitako gutunak entregatzeko aukera izango dute abenduaren 23an Ibarretxe Kultur Etxean eta egunean zehar ikastetxeekin kontzertatutako antzerki eta ipuin dantza saioak egongo dira. Gaztetxoek, Behibi’s taldearen ‘Murren bidaia’ antzezlana ikusteko aukera izango dute eta umetxoek ‘Ipuin dantza’ ipuin-kontaketa izango dute.

Olentzero eta Mari Domingi

Olentzero eta Mari Domingiri abenduaren 24an harrera egin aurretik, Elkartasun azokako otzararen zozketa egingo da eta gutun-postalen eta erakusleiho lehiaketen sariak emango dira, 12.00etatik aurrera. Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo zaie ondoren, familia argazkia aterako da ume guztiekin eta herriko kaleetatik zehar trikitilarien laguntzarekin egingo den kalejira abiatuko da.

Olaburu frontoian jarriko den Umeentzako Gabonetako Parkea, hiru egunez egongo da irekita, abenduaren 26, 27 eta 28an, goizez zein arratsaldez. Aurten, ludoteka, puzgarriak, jolasak eta tailerrak izango dituzte herriko umeek.

Haurrak, liburu eta artearekin harremanetan jartzeko helburua duten hiru sormen tailer izango dira urteko azken egunetako eta 2017ko lehen egunetan, hirurak goizez. 29an, ‘Animaliategia’n, ipuin magiko bat  sortuko dute paperezko arkitekturarekin jolastuz; urtarrilaren 2an, ‘Tik-tak’en, denbora eta honek uzten dituen aztarnekin jolastuko dute ipuin berezi batzuen laguntzarekin eta urtarrilaren 3an eta 4an dantza moderno tailerra egongo da.

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea abenduaren 16ra arte.

Gabonetako egitaraua urtarrilaren 5ean egingo den Errege Magoen kabalgatarekin osatuko da. Arratsaldeko 18.30ean harrera egingo da Amilburu plazan eta umeek Ekialdeko magoekin egoten diren bitartean txokolatea banatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados