Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elkarlana ardatz abiatuko da Azokaren 47. edizioa

Elkarlana ardatz abiatuko da Azokaren 47. edizioa

Euskal kultur kate osoaren topalekua den Durangoko Liburu eta Disko Azokak, 400 nobedadetik pasatxo eta 300 ekitalditik gora eskainiko ditu. Kultura ijitoa izango da aurtengo gonbidatua eta Argizaiola saria Benito Lertxundi musikariak jasoko du. Elkarlana  ardatz, abenduaren 6tik 9ra bitartean zabalduko ditu ateak 47. edizioak.

Gerediaga Elkarteak gaur goizean egin duen Azokaren aurkezpenean aurreratu duenez, aurtengo ardatz nagusia elkarlana izango da, “guneak kudeatzen, enpresa txikiekin, hornitzaileekin eta babesa ematen duten erakundeekin”.

Edizio honetan 253 stand izango dira Landako erakustazokan liburu, disko, teknologia-gai eta bestelako proposamenen artean. Aiert Goenagak zuzendariak aurreratu duenez, nobedadei dagokionez 289 liburu, 65 disko, 32 aldizkari, 7 argitalpen elektronikoak eta 18 bestelakoak izango dira bertan.

Aurkezpenean izan diren partaideek, Aitziber Irigoras Durangoko alkate andreak, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako jarduneko Kultura sailburuak, eta Miren Dobaran Aldundiko Euskara zuzendariak, krisiaren eragina nabarmendu dute. Hala ere, Azoka “garai berrie egokitu eta aurrera egiten duen ekimena da”.

”Aurten ere kontestu ekonomikoa desafioa izan da baina ez baldintzatzailea. Lau egun izango ditu aurten Azokak, bai, baina bertan eskainiko denak bai, kalitatez zein kopuruz, lehen mailari eutsi dio. Harro egoteko moduko egitaraua daukagu, pozik gaude”, azaldu du Nerea Mujikak, Gerediagako presidenteak.

 

Erromintxelaren berezitasuna

Kultura ijitoa izango da aurtengo kultura gonbidatua eta Kale Dor Kayiko elkartea izan da elkarlanaren koordinazioaz arduratu dena. “Kultura ikusezin bezain zein urrunekoa da gutako hainbatentzat. Baina, bizilagun ditugu gure komunitatean”, azaldu du Mujikak.

Kale Dor Kayiko irabazi asmorik gabeko kultura elkartea da. Bere presidentea, Tío Manuel Bizarraga, oso “hunkituta” zegoela adierazi du aurkezpenean, “Euskadiko bihotzean izateagatik”. Presidenteak azpimarratu duenez, “lema bat daukagu: elkar ezagutu, elkar aitortu eta elkar errespetatu, baina zoritxarrez hau ez da betetzen”. Aldi berean, Erromintxelaren kasua aipatu du presidenteak, Romaní –hitzak eta euskararen gramatika uztartzen  dituen, “euskal ijitoen hizkuntza”, hain zuzen ere.

Bestalde,  aurtengo edizioko Argizaiola saria  Benito Lertxundi musikariak jasoko du. 60. hamarkadatik hona erreferente izan da euskal musika sorkuntza eta kulturgintzan. Gainera, Azokarekin izan duen lotura estua izan da hasieratik; “izan ere bigarren ediziotik egon da gurean presente”. Abenduaren 6an izango da ekitaldi berezia.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados