Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elizkizunekin eta musika ekitaldiekin osatuko da bihar Berrio-Otxoa eguneko egitaraua

Berrio-Otxoa2017-5Elorriarrek zein Euskal Herriko txoko desberdinetatik gerturako diren jainkozaleek nabarmenduko dira bihar Balendin Berrio-Otxoa santuaren egunean. Jaieguna Elorrion bakarrik izango denez aurten ere, ez da jendetzarik espero eta Udalak ekitaldi programa xumea prestatu du.

Eguneko egitaraua txistulariek 9:30etan eskainiko duten kalejirarekin hasiko da eta Santa Ana komentuan zein parrokian ordu desberdinetan emango diren mezekin. 12:00etan udaletxetik parrokiarako bidea egingo dute agintariek, txistulariek joko duten ‘Alkate soinua’ren doinuekin lagunduta. Ordu horretan hasiko den meza nagusian Elorrioko basilikako eta Iurretako abesbatzak kantatuko dute.

Eguerdiko 13:00etan trikitilariek girotutako mokadutxoa egongo da Berrio-Otxoa kalean. Arratsaldeko 19:00etan, 4 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako herri kirolak izango dira plaza inguruan eta arratsaldeko 20:00etan Berrio-Otxoa abesbatzaren kontzertua egongo da Santa Anako kaperan.

Bizkaiko zaindari bakarra

Aurtengo ospakizun egunak gainera, santuari eskainitako museoa bisitatzeko aukera emango die elorriarrei zein herrira gerturatzen direnei. Santa Ana komentuko museoan bilduta dauden objektuek, Balendin Berrio-Otxoaren bizitzaren, ekintzen eta pentsaeraren berri izateko aukera eskaintzen dute.

Berrio-Otxoa eguneko ospakizunetara gerturatzen diren zaleek, Bizkaiko zaindari bakarra bilakatzeko eskaria berretsiko dute berriro ere.

Izan ere, dominiko elorriarra 1988. urtean santu izendatu zuten eta harrezkero Loiolako Ignaziorekin partekatzen du probintziako zaindaritza. Arrazoi horregatik, uztailaren 4an ospatzen den Berrio-Otxoa eguna Bizkaia osoko jaieguna izateko, San Ignazio eguna, uztailaren 31 alegia, zapatua edo domeka izan behar da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados