Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ekimen ugari prestatu ditu Udalak euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin

iurreta-fomento-euskera-2017
Ezkerretik eskumara, Zorione Fundazuri zinegotzia, Elhuyar Alholkularitzako Ainara Ibañez eta Justo Alberdi, Euskara Aholku Batzordearen kidea.

Iurretako Udalak hainbat ekimen jarriko ditu martxan urtean zehar herritarren eta herriko erakundeetan artean euskara erabilera bultzatzeko. Euskararen Aholku Batzordearen eta Elhuyar Aholkularitzaren laguntza eta lankidetzarekin gauzatutako ekimenen artean ‘Sarean sun-sun’ lehiaketa berria nabarmentzen da.

Teknologia berrietan euskararen erabilera indartzeko asmoa duen lehiaketa horrek “gazteengana gerturatzeko helburua duela” aitortu zuten agerraldian egon ziren Zorione Fundazuri zinegotziak, Elhuyar Alholkularitzako Ainara Ibañezek eta Justo Alberdi, Euskara Aholku Batzordearen kideak.

Lehiaketaren antolatzaileek, herriko txokoei, ohiturei edo gertakariei buruzko galdera bat botako dute hilero sare sozialen bidez (Whatsapp, Facebook, Twitter…). Galdera asmatzen duten herritarren artean 50 euroko erosketak egiteko txartel bat zozkatuko da hilero-hilero.

Euskararen Aholku Batzordeko kideek urtean zehar garatzeko beste hainbat ekimen prestatu dituzte. Horren artean,  elkarte kultural eta sozial bakoitzean euskararen erabilera nolakoa den aztertu eta euskararen erabilera bultzatzeko zer egin dezakeen zehaztuko da.

Aurten ere euskaldun zaharren eta euskaldun berrien arteko sareak eraikitzea helburu duen ‘Mintzopotea’ egingo da. Hitzordua maiatzaren 26an izango da Dantzari plazan.

Udalak ‘Euskara betibizi’ri ere eutsiko dio. Programa horrek udalerriko merkatari eta ostalariei kartelak, menuak eta bestelako euskarriak euskaratzeko helburua du eta aurten zerbitzu-enpresa txikiak proiektuan parte hartzera gonbidatuko dituzte.

Udalak, euskararen erabilera bultzatzeko lortu beharreko helburuak zehazten dituen Euskararen Erabilera Plana berrituko du. Gainera, udaleko langile guztiek ‘Berba-sarea’ egitasmoan parte hartuko dute, bere helburua “langileen hizkuntza-ohituretan eragitea eta euren arteko harremanak euskaratzea, bai ahoz, bai idatziz” dela.

Euskararen erabilera sustatzeaz gain, Udaletik bultzatutako ekimen guztien helburua hizkuntza “gozagarri” egitea eta bere erabilerarekin disfrutatzeko gonbitea egin zuen Alberdik, hori baita euskara hedatzeko eta iraunarazteko bide bakarra.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados