Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

EHEk Hizkuntza Aktibismorako tailerra emango du larunbatean Ibaizabal ikastolan

 

 

Ibaizabal ikastolan izango da larunbatean ‘Hizkuntza aktibismorako’ tailerra.
Ibaizabal ikastolan izango da larunbatean ‘Hizkuntza aktibismorako’ tailerra.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

“Euskaldunon aktibazioa” lantzeko asmoarekin ‘Hizkuntza aktibismorako’ tailerra prestatu du datorren larunbaterako Euskal Herrian Euskaraz erakundeak. Durangoko Ibaizabal ikastolan burutuko den ekimeneko gidaria TELP ikastaroen sortzailea den Gemma Sangines izango da.

EHEk hainbat proiektu jarri ditu martxan Euskal Herri euskalduna gauzatzeko eta jarritako helburuak erdiesteko “pausu bat harago egin behar” dutela aitortzen dute. Horien artean Altsasun, Iruñean eta Arrasaten ‘Hizkuntza aktibismorako’ egindako hiru tailerrak eta asteburu honetan Durangon egingo den laugarrena.

Azken tailer honetan “euskaraz bizi nahi eta ahalegina egiten dugun herritarroi, hizkuntza praktika sumisoak gainditzeko baliabide pertsonalak” eskainiko dira, EHEren esanetan. Halaber, “baliabide hauek kolektiboki landu eta garatzeko, eta bestelako arlotan aldaketak eragiteko, dinamikak jarriko dizkigu eskura”.

Tresna eraginkorra

Ekimen hau “aurrerantzean tresna eraginkorra izan eta hedapen zabala izango duela” uste dute eta hausnarketa prozesuaren ondorioekin tresna berria uztartzeko asmoa agertu dute.

Tailer hau ‘Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz’ hausnarketa prozesu parte-hartzailearen ondorioetako bat da eta helburua “euskaldunok bizi dugun hizkuntza gatazkaren korapiloak askatzeko gakoak identifikatzea da”. Gainera, EHEren etorkizuna marraztuko duten neurriak hartzeko baliogarria izango da.

Tailerra 25 pertsonentzat mugatuta dago eta bertan egoteko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea durango@euskalherrianeuskaraz.org posta elektronikoan edo 655719539 telefonoan. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados