Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

EH Bilduren arabera Abadiñoko igerilekuko zerbitzuen tarifak inguruko garestienak dira

 

Abadiñoko igerilekuko zerbitzuen tarifak inguruko garestienak dira, EH Bilduren esanetan.
Abadiñoko igerilekuko zerbitzuen tarifak inguruko garestienak dira, EH Bilduren esanetan.

“Abadiñoko  igerilekuko zerbitzuak inguruko garestienak dira” EH Bilduren arabera eta hori baieztatzeko Berriz, Durango, Elorrio eta Zaldibarren kobratzen diren prezioekin alderatu ditu. Astolako kiroldegian ematen diren igeriketa ikastaroengatik, esaterako, 90 eta 97 euro ordaindu behar dituzte adingabeek eta adindunek, hurrenez hurren, eta Durangon dauden abonatuek  81 euro ordaintzen dituzte.

Astolako igerilekuan ezarritako prezioen “erantzukizun zuzena udal gobernu taldearena da, izan ere,  tarifa horiek udalaren eskumena den ordenantza fiskal bidez erregulatzen direlako”, talde abertzalearen esanetan.

Ezarritako prezioak aztertu ondoren “igerilekuko egoeraren inguruko hausnarketa sakona egiteko beharrizana” ikusten du Abadiñoko EH Bilduk, “aspalditik” ez delako horrelakorik egin.

Eginbeharren artean erabilpenei buruzko informazioaren azterketa, urteroko sarrera eta gastuak ikusi, tarifak egokiak diren edo ez aztertu eta, ondoren, “erabakiak hartzea” proposatzen dute. Datu guzti horiek ezagutzea beharrezkoa dela uste dute eta “enpresaren irabaziei begiratu beharrean, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu bat ematea” lehenesten dute.

Gobernu Taldeari egindako kritika joan den hilabetean egindako tarifen berrikusketa eta egokitze erabakian dute oinarria. EH Bilduren arabera “igerilekuak kudeatzen dituen enpresak udalari egindako proposamena soilik irten zen aurrera, hau da, zerbitzu ezberdinak paketeka saldu ahal izatea”.

Egoera hori ikusita zera galdetzen du oposizioko taldeak: “beste herri batzuetan beste tarifa batzuk egotea posible baldin bada, gure herrian zergatik ez?” Gainera beraien ustetan argi dago kaltetuak nortzuk diren: “instalazio hori erabiltzen duten herritarrak” hain zuzen.

TarifakIgerilekuak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados