EH Bilduk bi urteko ikasleei
eskola garraioa eskaintzeko
eskatu dio Hezkuntza Sailari

EHBilduMuñozUberaBuruagaJaio
Lorea Muñoz, Rebeka Ubera, Idoia Buruaga eta Endika Jaio izan ziren Legebiltzarreko agerraldian.

EH Bilduko Rebeka Ubera legebiltzarkideak eta Lorea Muñoz, Endika Jaio eta Idoia Buruaga, Izurtza, Mañaria eta Elorrioko alkateak hurrenez hurren, eskola garraioan eginiko murrizketa kritikatu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean. Agerraldian egoera horrek sortu dituen arazoak konpontzeko aurkeztutako ekimenen berri eman zuten.

EH Bilduk egindako agerraldian zein Durangon.com-era Bioletak bidalitako eskutitzean adierazten duenez, sare publikoko bi urteko ikasleei garraio zerbitzua kendu zaiela ikasturte honetan salatzen da. “Erabaki horrekin sekulako arazoak sortu dizkie hiriguneetatik kanpo eta baserrietan bizi diren familiei”, Uberak salatu zuenez.

Legebiltzarkidearen arabera, kasu hori jasan duten familietako “seme-alaben hezkuntza eskubidea kolokan geratu da, garraio zerbitzua kenduz gero, kontziliazioa ia ezinezkoa delako lana duten gurasoentzat. Lehendakariak dio kontziliaziorako laguntzak zabaldu behar direla, baina gero bere gobernuak kontrakoa egiten du: erraztasunak eman beharrean, oztopoak jarri”.

Emakumeen lan aukera

Hezkuntza Sailak eragindako arazoa bereziki larria da eta hala ohartarazi zuten Muñozek, Jaiok eta Buruagak. Elorrioko alkateak azaldu zuenez, udal arduradunek familia eta ikastetxeetako zuzendariekin jarri dira harremanetan “udalaren babes eta laguntza eskaintzeko, garraio zerbitzua bat-batean kentzeak kalte handia egin dielako familiei” eta egoera horrek “izugarri zailtzen duelako familia kontziliazioa edota emakumeen lan aukera”.

Sortu berri den egoera Hezkuntza Sailarekin batera aztertu eta garraio zerbitzua mantentzea eskatu du EH Bilduk. Lehenik eta behin, bi urteko ikasleei ere garraio zerbitzua eskaintzen segi dezala, eta bigarrenik, eskola garraioa arautzen duen dekretua berraztertu eta alda dezala behar diren neurriak aplikatzeko. Uberaren iritziz, “dekretu horrek, 2015ekoak, ez du balio, ez ditu ikastetxe eta familien beharrak asebetetzen eta murrizketak aplikatzeko tresna bilakatu da”.

Lakuak emandako azalpenak ere ez ditu ontzat eman Uberak: “Hezkuntza Sailak argudiatu du bi urteko ikasleen kasuan eskola garraioak ez dituela segurtasun neurriak betetzen. Hori da bere aitzakia, baina ez da sinesgarria. Batetik, segurtasun arloko araudia 2001ekoa delako. Orain arte ez da arazorik egon eta orain bat-batean araudia ez da betetzen? Eta bestetik, itunpeko ikastetxeetan bi urteko ikasleek garraio zerbitzua dutelako. Pribatuetan araudi berezia aplikatzen da ala? Publikoetan baino eskubide gehiago dituzte?”.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

6 Comentarios

  1. eta abar
    1
    0

    Peor es que haya profesor@s de la pública que lleven a sus hij@s a la Ikastola y otros centros similares, por muy concertados que estos sean.

    Deja una Respuesta
    1. IdoiaI
      1
      0

      es una aberración. Creo que las madres y padres de la pública deberíamos de dar un paso al frente y denunciar estas situaciones. Hablamos mucho entre nosotros, compartimos la indignación, pero no lo hacemos nunca públicamente. Vale ya. Si trabajas en la pública, matricula a tus hijas e hijos en la pública. ¿cómo queréis que confiemos en vosotros, si vosotros sois los primeros que no queréis escolarizar a vuestros hijos en las escuelas donde trabajáis?

      Deja una Respuesta
  2. IGUALDAD
    1
    1

    IGUALDAD entre ciudadanos: Me explico, solicito y exijo que se cumpla el mismo baremo que los dirigentes de Bildu hicieron en Elorrio con el servicio de AUZOTAXI. Que los padres presenten sus ingresos de nóminas y otros. Respeto a estos que paguen el servicio. (Podéis entrar en la página del Ayuntamiento de Elorrio) y mirar y comparar las cifras. Espero que todos seamos iguales. Se ve que la igualdad cambia según sus intereses partidistas en Bildu.
    Esta actitud de justicia sería una moneda muy interesante para la próxima campaña electoral.

    Deja una Respuesta
  3. Ane
    2
    1

    Eskerrik asko egin duzuen erreklamazioagatik, eskertzekoa da.Eusko jaurlaritzak hartutako erabakia lotsagarria da, sare publikoari min egiten diola argi dago, eskola kontzertatuak zerbitzu hau ematen jarraitzen baitute eta zerbitzu hori behar dutenek ,azkenean ,publika ez den eskoletan semeak matrikulatzera behartutak daude.
    Merezi dugu sare publikaren alde lan egiten duen gobernua azken finean sistema hori baita pertsona guztien alde lan egiten duen eskola bakarra.

    Deja una Respuesta
  4. Asun
    3
    1

    Antes de nada decir que estoy totalmente de acuerdo con lo que se reclama, no faltaba más.
    Si todas las personas que ocupan cargos públicos, sean del partido que sean (incluidos los de la foto), escolarizasen a sus hijas e hijos en la escuela pública no pasaba esto. Otros tantos problemas de la pública se deben a eso, a que los que mandan no tienen a sus hijos en la pública, y les importa nada o casi nada lo que ocurre en la pública.

    Deja una Respuesta
  5. Pili
    3
    0

    Escribo en castellano porque no tengo nivel para escribir en euskera, pero lo primero que tengo que decir es: eskerrik asko a los alcaldes que aparecen en la foto. Soy ama de una niña de 2 años que está afectada por esta decisión injusta y aunque hasta ahora no les haya votado nunca, han sido los unicos que se han preocupado por este grave problema para nosotros. No se si conseguiran algo, pero por lo menos… algo es algo.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar