Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

“Egutegi dibertigarria eta erakargarria egin nahi genuen EMEren 15. urteurrena ospatzeko”

 

ElorrioCalendarioEME1
Aniaren errotan atera zen jorrailako (apirila) argazkia,

“Elorrioko Merkatarien Elkarteak, EMEk, 15. urteurrena betetzen zuela eta, herriko merkatariak protagonista izango zuen egutegia egitea proposatu genien Udal arduradunei. Hauek baiezkoa eman eta berehala hasi ginen pentsatzen zelan egin”. Honela azaltzen du EMEko idazkaria den Txema Mairenak nola bururatu zitzaien herrian arrakastatsua bilakatu den egutegia egitea.

Egutegia gauzatzeko bi ardatz nagusiri heltzea erabaki zuten 58 bazkide biltzen dituen elkarteko kideek. “Alde batetik, hilabete bakoitza irudikatuko zuen argazkiak urte sasoiarekin zerikusia izan behar zuen eta, bestalde, herriko ospakizunak nabarmendu behar ziren”, Mairenaren esanetan.

Izan ere, hilbaltza (urtarrila) Gabonetako ospakizunekin lotu dute; zezeila (otsaila) karnabalekin; garagarrila (uztaila) uda sasoiarekin; goraila (iraila) Ferixa Nausikoekin edo hurrila (urria) Errebonbiloekin.

Argazki bakoitza non egin ere ondo aztertu zuten eta horretarako Arespakotxaga, Lariz edo Casajara jauregietako jabeen baimenak jasotzeaz gain, Argiñeta eta Arriola Antzokia ere erabili zituzten, besteak beste, irudiak lortzeko.

Horrenbeste leku bilatzea, horrenbeste partaide biltzea, jantziak lortzea eta bestelako produkzio lanak egitea lan neketsua izan da. Horregatik “argazki erdiak iazko uda aurretik egin genituen eta beste erdiak uda ostean”, Mairenaren esanetan.

Merkataritza dinamizatu

EME elkartearen helburua herriko merkataritza eta osalaritza dinamizatzea dela kontuan hartuta, argi izan zuten hasieratik ekimen honen protagonista nagusiak beraiek izan behar zirela; merkatariak eta ostalariak. “Gure asmoa herriko dendari eta tabernariak ezagutaraztea zen eta, batez ere, herritarrek egunero kontuan izan gaitzatela”.

Egutegia kaleratu eta berehala, izugarrizko arrakasta lortu zuen. “Udaletxean banatzen hasi ziren egunean, herriko zurrumurru nagusia izan zen” Mairenaren esanetan. Gainera, jendearen gogokoa izan zen itxura baten, argitaratutako ale guztiak aste betean agortu baitziren eta urte berria hasi orduko ez zegoen ale bakar bat banatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados