Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Egun osoko jaiarekin ospatuko dute zapatuan Elorrio Rugby Taldearen 35. urteurrena

Elorrio Rugby Taldeko lehenetariko jokalariak.
Elorrio Rugby Taldeko lehenetariko jokalariak.

Elorrio Rugby Taldeak bere 35. urteurrenaren jaia ospatuko du datorren zapatuan eta prestatutako egitarauan, besteak beste, rugby-tag saioak eta afari herrikoia egongo dira.

Eguneko egitaraua goizeko 10.00etan abiatuko da rugby zelaian umeentzat prestatutako rugby-tag saioarekin. Ekitaldiak bi ordu iraungo ditu eta ordu erdi geroago poteo-tag abiatuko da plazan. Goizeko egitaraua umeentzat prestatutako bazkariarekin amaituko da.

Arratsaldeko ekitaldiak 15.00etan abiatuko dira nagusiendako rugby-tag txapelketa mistoarekin. 19.00etan elektrotxarangak girotutako poteoari ekingo diote eta 21.30ean erretako txahalaren afari herrikoa hasiko da frontoian. Amaieran postre lehiaketa eta sari banaketa eta rifa-ren zozketa egingo dira.

Afarira joateko txartelak Parra taberna daude salgai, 15 eurotan 18 urtetik gorakoentzat eta 8 eurotan 14 eta 18 urte bitartekoentzat.

Gauean, Herriko plazako, Erreka kaleko eta inguruko zenbait tabernatan tragoen prezioak jaitsiko dituzte, garagardoak 1,6 eurotan eta trago luzeak 4 eurotan salduz.

Aurten ospatzen den 35. urteurreneko ekitaldiak ekainaren 4an hasi ziren Bizkaiko beteranoen txapelketarekin. Lehiaketan Elorrioko Azkonarrak, Durangoko Sapuzaharrak, Mungiako Torpedo Gorria, Plentziako Kakarraldo eta Gernikako Basurde Zaharrak izan ziren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 4,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados