Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Egun osoko jaia egingo dute bihar Sorginola gaztetxearen alde

Sorginola gaztetxean joko du The Godoys Wonderers taldeak.

Durangoko Sorginola gaztetxeko partaideek egun osoko jaia prestatu dute biharko eta auzolana iganderako. Ekimenaren helburua otsailaren 6an jasandako lapurretak eragindako kalteei aurre egitea izango da.

Tabiran dagoen gaztetxean egingo dituzten ekimenak eguerdiko 14.00etan hasiko den bazkariarekin abiatuko dira. Bazkalostean bingo musikatua eta mus eta partxis txapelketak egongo dira.

Arratsaldeko 20.30etatik aurrera Cacilia Payne eta The Godoys Wonderers-ek eskainiko dituzten kontzertuekin osatuko da eguneko egitaraua.

Zapaturako antolatutako ekimenetan parte hartzeko beharrezkoa da 7 euro balio duen ticketa erostea, Intxaurren, Tabiretxen edo Mesoi Berrian.

Asteburuko eginkizunak domekan goizeko 11.00etatik aurrera egingo duten auzolanarekin osatuko dituzte.

Ekimen hauen bidez lortutako dirua,  lapurrek eragindako kalteei aurre egiteko bideratuko dituzte. Lapurren helburua “kontzertuetan erabilitako materiala lapurtzea” izan zela uste badute Sorginolako kideek, tresneria aurkitu ez eta “lanerako erramintak, liburutegiko pelikulak, aparailu elektroniko batzuk eta asteburuan sobera geratutako edari botilak eraman zituzten”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados