
Elorrioko Udalak, Eroski Fundazioak eta Kainabera kooperaziorako eta elkartasunerako elkarteak Elikagaien Bankuaren Programan laguntzeko hitzarmena sinatu dute laugarren urtez. Ekimen honekin herriko zenbait familiak pairatzen dituzten zailtasunak arintzen lagundu nahi dute, hilero janari lote bat emanda.
Programa honen bitartez Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta Europar Batasunak laguntza ematen ari dira Elorrioko familia behartsuei. Janarien eta produktuen erosketarekin eta banaketarekin Kainabera elkartea arduratzen da eta eginkizun horretarako Udalak utzitako lokala erabiltzen du.
Lankidetza hitzarmen horren bidez 6.000 euro jartzen ditu Eroski Fundazioak eta diru kopuru hori Bizkaiko Elikagaien Bankutik herrira iristen ez diren janariak eta produktuak eskuratzeko bideratuko da.
“Eroski Fundazioaren borondate ona eta Udalarena ezereza litzateke Kainaberak egiten duen lan handia egingo ez balu”, Idoia Buruaga Elorrioko alkatearen esanetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeak “zeregin garrantzitsua betetzen du; izan ere, haiek helarazten diete laguntza egiaz behar dutenei”, azpimarratu du alkateak.
Bere egoitza San Agustin Etxebarrian duen kooperatibaren helburuetariko bat “elkartasuna erakustea” dela adierazi du Eroski Fundazioko zuzendaria den Alejandro Martínez Berriochoak. Zeregin horretan “gizarteko hainbat erakunde, elkarte eta GKErekin batera, laguntza handia ematen diete gure ingurunean premiarik handiena dutenei”, gehitu du.
Kainabera elkarteko presidenteak, Juan Mari Lersundik, eskerrak eman die Eroskiri eta Elorrioko Udalari “eman duten babesagatik”, beraiei esker “erosi eta banatuko ditugu behar diren janariak, krisiak udalerrian eragin dituen gorabeherak arintzeko”.
Colaboración entre asociación popular, institución pública y empresa privada. Ese debería de ser el camino, que diferentes estamentos se unan para luchar contra las injusticias. Zorionak a Kainabera, Ayuntamiento y Eroski!