Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

“Egoera ekonomiko zailean gaude, baina bide onean goaz”

txusmen-drt-durango-rugby
Jose Ignacio Azurmendi ‘Txusmen’.

Durango Rugby Taldeak 36 urte bete ditu dagoeneko eta 2019ra arte kirol zein ekonomia maila orekatua eta egonkorra bazen ere, covid19ak sortutako pandemiaren eragina nabarmena izan da bi arloetan. Gainera, ezohiko denboraldiari amaiera emateko, Garagardo Azoka egiteko asmoa dute, Nesken Rugby Txapela torneoarekin uztartuta.

-Aurreko zuzendaritzako kideek albo batera egitea erabaki zuten. Zergatik hartu zuten erabaki hori?
-‘Txapo’ Iriondo taldea sortu zenetik zegoen presidente karguan eta denborak eragindako nekeari covid19aren eragina gehitu zitzaion. Azkenean, jendea erre egin zen. Zuzendari­tza berriarekin lantalde berria osatzea lortu dugu eta lantalde bertikalaren ordez komisioen bitartez egingo dugu lan. Orain, batzorde desberdinek autonomia gehiago dute, nahiz eta azken erabakiak denon artean hartzen ditugun. Sistema honekin jendeak gusturago egiten du lan ez delako gai guztiekin arduratu behar.

-Zein zen klubaren egoera covid19 heldu zen arte?
-Konprometitutako gastu ba­tzuk zeuden, baina ondo bideratuta zeudenak. Egoitza berriaren ordainketa eginda zegoen, baina berriztatzeko eskatutako kredituak ordain­tzeko plangintza geneukan. Baina covid19aren ondorioz 35.000 edo 40.000 euro soldatak ordaintzeko bideratu behar izan ditugu eta taberna urte luze bat egon da ondo lan egin barik, eta etekinak sortu beharrean gastuak sortu ditu. Ondorioz, gure prebisio guztiak pikutara joan dira. Momentu zail baten gaude, baina bide onean goaz zor batzuk ordainduta ditugulako.

-Eta zein da kirol egoerari dagokiona?
-Ozta-ozta denboraldi erregularra amaitzea lortuko dugu. Rugby-eskolaren inguruan egiten genituen ekintzak, bidaiak, torneoak eta bestelakoak ezinezkoak izango dira ez daukagulako horretarako aurrekonturik. Hala ere, pozik gaude orokorrean, zeren talde guztiak daude konpetitzen. Pena bakarra izan da 18 urtez azpiko taldea ezin izan dugula osatu eta gure sei jokalari Getxon jokatzen ari dira.

-Zuzendaritza berriaren lehentasuna Covid-19aren ondorioei aurre egitea dela esan duzue. Zein egoeratan dago DRT pandemiaren ostean?
-Ditugun zorren aldetik ez dakit kapaz izango garen aurtengo sasoian denak ordaintzeko; agian bi urte edo gehiago behar izango ditugu. Kirol aldetik berriz, aparteko dirua lortzea gustatuko litzaiguke, beharrezkoa dugun aurrekontua izateko. Horrela, liga erregularrak eta konpetiziotik kanpo egiten ditugun txapelketetan parte hartzeaz gain, Durangon antolatzen ditugun Nesken Rugby Txapela zein Agur U14a egin ahalko genituzke.

-Rugby Taberna berriro zabaltzeak laguntza ederra suposatuko dizue diru iturrien aldetik.
-Aspaldi baten taberna diru iturri nagusia zen, baina gaur egun iturrietako bat da. Bertatik lortzen ditugun etekinak handitzea da gure asmoa.

-Hainbat kirol eta gizarte jarduera egiteko asmoa omen duzue. Zerbait lotuta izanez gero, baduzu zerbait aurreratzerik?
-Garagardo Azoka egiteko asmoa daukagu etekinak atera­tzeko eta denboraldiari amaiera on bat emateko. Ekaineko hirugarren asteburuan egingo genuke, bariku, zapatu eta domeka. Momentuz, harremanetan gaude hori aurrera atera ahal izateko. Gure asmoa Nesken Txapela torneoarekin parekatzea da eta azoka musikarekin eta bestelako ekintzekin jantziko genuke. Momentuz, ideiak besterik ez dira.

Azken bi urteetan antolatu ezin izan ditugun hainbat gauza berreskuratzeko asmoa dugu. Tag errugbi topaketa berriro egiteko asmoa dugu. Ekimen horrekin lortzen den dirua, herriko GKE bateri laguntzera bideratuko genuke, aurreko urteetan Lajwad, Rio de Oro eta JAED bezalako erakundeak lagundu ditugun bezala. Nahiz eta guk be zorrak eduki, guk bezain beste diru-laguntzak behar dituzten taldeak lagundu behar ditugula uste dut. Horrelako ekimenarekin, rugby mota bat ikasleen artean zabaltzeaz gain, herriko GKE batentzat bideratzen dugu herritik jasotzen duguna.

-Eta kirol arloari dagokionez?
-Lanean jarraituko dugu errugbia indartzeko. Orain arte egin dugun bezala, material didaktikoa Durangaldeko hainbat eskoletara bidaltzen jarraituko dugu. 14 edo 15 urte daramagu arlo hori jorratzen eta ikastetxeek autonomia dute errugbi ikastaroak edo saioak egiteko Heziketa Fisikoaren orduetan.

-DRT ‘Familia gara’ jartzen du zuen web orrian. Zenbat kideko familia da eta zein arlotan banatuta dago?
-Gutxi gora behera 300 bazkide ditugu, jokalariak 150 inguru ditugu eta staff-eko entrenatzaileak, delegatuak eta zuzendaritza taldeko kideak beste 60 pertsona gara. Eta guzti horiei bere familia gehi­tzen badiozu, nahiko handia da jende kopurua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Ama DRE

    Aúpa DRE eta DRT!!! Entre todos y con unión todo se conseguirá!!!

    Gracias a todas las personas que trabajan desinteresadamente e invierten su tiempo en que todo vaya hacia adelante.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados