Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Egitarau oparoaz hornitutako eremua izango da Txosnagunea

Durangoko 16 eragile biltzen dira Txosnagunean.
Durangoko 16 eragile biltzen dira Txosnagunean.

San Fausto jaietako Txosnaguneak, ekimen horren inguruan diharduten eragileek gustuko duten kokagunea berreskuratuko du aurten. Jaietako esparru hori Pinondo inguruan jarriko da, iaz Landako Gunean egon eta gero. Txosnagunean bilduko diren 16 elkarteen artean hainbat berrikuntza eta ekitaldi eskaintza zabala adostu dute, besteak beste, ‘Egun  morea’, ‘Umeen eguna’ edo Durangoko musika taldeen maratoia egongo baitira. 

Hala ere, Udalarekin duten tira-bira eta komunikazio falta saihesteko hasitako negoziazioa “geldirik dagoela” salatu dute eta “jaietarako udalarekin egin behar ditugun tramite ugari kudeatzeko garaian, atzerapen eta zailtasun asko” dituztela.

Gainera, “urtero ematen den egoera izanik, urtero egoten diren tramiteak izanik, dagoeneko erraztuta egon beharko lukeen prozesua dela deritzogu” eta beharrezkoak dituzten instalazioekin lagundu eta herriarena dena elkarbanatu beharrean, trabak baino ez dizkigute jarri”.

Txosnaguneko egitaraua urriaren 11ko iluntzean abiatuko da, Tukatukada taldeak lagunduta egingo den kalejirarekin eta 21.00etan Sorginola gaztetxeko kideek piztuko duten txupinazoarekin. Lehen eguneko egitaraua Durangaldeko hiru taldeen kontzertuekin osatuko da. Alde batetik, Mockers hirukote durangarraren hard blues eta rock ‘n roll indartsua izango da entzungai; bestalde, herrikideak diren Nevadah boskoteak rock-garaje doinuak eskainiko ditu eta saioa osatzeko Sermond’s talde elorriarrak stoner ukitua duten rock erritmoetan oinarritutako kantak joko ditu.

Jaiak amaituko diren urriaren 23a arte, adin eta jai zale guztientzat erakargarriak izango diren ekitaldiak egongo dira Txosnagunean. Joera eta gustu guztientzako musika saioak nagusituko badira, prestatutako egitarauan bestelako ekimen erakargarriak ere antolatu dituzte.

Horren adierazgarria da urriaren 14an ospatuko duten ‘Egun morea’. Emakumeen kontrako indarkeriari buruz hausnarketa eragiteaz gain, arazo horren inguruan landutako protokoloaren berri eman eta jai giroan ospatzeko ekitaldiak prestatu dituzte. Txosnagunearen batzordeak eraso matxisten kontrako protokoloa lantzen ari da, “txosna gunean ez delako inongo eraso sexistarik onartuko eta hauekin bukatzeko” eta dokumentu horren bidez “erantzuna eta prebentzioa” lantzeko asmoa agertu dute.

Egun morearen egitaraua iluntzean egingo den poteo bailongo feministarekin eta luntxarekin abiatuko da eta gaueko 22.00etatik aurrera kontzertuak egongo dira, oholtzan emakumeek osatutako hiru talde azalduko direla. Alde batetik, punk rocka lantzen duen Vinagre de Moderna laukote arratiarra izango da; jarraian, Maialen, Jaione, Ane eta Ander bateria joleak osatutako Perlata talde arrasatearrak rock & roll errebeldean oinarritako doinuak eskainiko ditu eta egunari amaiera emateko mezu feministak dituzten kantak jarriko dituzte Dj Map-H taldekoek.

mockers
Mockers.

Txosnaguneko egitarauan egongo den bigarren berrikuntza urriaren 12an ospatuko duten ‘Umeen Eguna’ izango da. Goizean hasita, eskulan eta bestelako tailerrak eta jolasak izango dituzte bertaratzen diren gaztetxoek. Eguerdian oilasko errea jateko aukera izango da.

‘Umeen Eguneko’ osagaia musika izango da eta arratsaldeko 17.30ean herriko musika taldeen maratoia hasiko da. Bata bestearen jarraian, Clown, The Van, K-anormales, Putos Bastardos, Hora 13, Dark Hellon, Kohatu, Saliva rock n roll eta Azkenaukera talde gazteek igoko dira agertokira. Iluntzean, Mecánicos de Swing taldearen kalejira egongo da.

‘Gazteen Eguna’ ere ospatuko dute Txosnagunean, urriaren 14an hain zuzen, egun horretako egitaraua eguerdian egingo duten bazkariarekin abiatuko delarik. Jarraian lehiakortasuna eta umore ona uztartuko dituzten jolasak hartuko dute protagonismoa, ondoren Elektrotxaraga-ren saioarekin jarraituz.

Gaueko kontzertuetan doinu latzak baina estilo ezberdinak jotzen dituzten hiru talde izango dira agertokian. Andoainetik gerturatuko den Inoren ero ni laukoteak post-hardcore eta emo erritmoak eskainiko ditu eta Tooth hirukote Gernikarrak post-hardcorea eta noise rock musiketan oinarritutako errepertorioa eskainiko du. Aragoi, Kantabria eta Euskal Herriko musikariek osatutako Estricalla taldearekin osatuko da ekitaldia, hardcorea eta punk estiloak lantzen dituen talde honek Txosnagunea “hankaz gora jartzera” datorrela aurreratu dute antolatzaileek.

Paella lehiaketa eta erreka jaitsiera izango dira urriaren 13an ospatuko den San Fausto eguneko ekitaldi nagusiak. Goizeko 11.00etan hasiko da lehiaketa gastronomikoa eta eguerdian sari banaketa eta bazkaria egongo dira. Mañaria errekaren jaitsiera arratsaldeko bostetan abiatuko da Tabira ingurutik ur gainean mantentzeko gai diren lehen ontziak abiatzen direnean. Eguna osatzeko pintxo dastatzea eta Elektrotxarangaren ekitaldia egongo dira.

‘Etorkizuna’, Mozorro Eguneko gaia

Hainbat ekitaldi prestatu dituzte jaien errepikapen astebururako eta bariku arratsalderako tortilla txapelketa antolatu dute. Sari banaketa eta tortillak jan ostean, hiru talderen kontzertuak hasiko dira. Agerraldian Sant Feliu de Guixolsetik etorritako Bullitt talde kataluniarraren indie-rock doinuak entzungai izango dira; Bilboko Yellow Big Machine taldeak post-hardcore, surf eta soul estiloko kantuak eskainiko ditu eta Madriletik datorren eta taldekideetako bat Ekain Elorza berriztarra den Morgan-en pop eta soul konposizioekin osatutako ekitaldia eskainiko du.

Hurrengo egunean, urriaren 22an hain zuzen, Durangarrek gogokoen duten hitzordua izango da, ‘Mozorro Eguna’ hain zuzen ere. Aurten, Pinondo inguruan jarriko den gunearen eragileek irudimena lantzeko aukera zoragarria proposatzen dute, ‘etorkizuna’ gaia aukeratu baitute mozorro eta gainontzeko apaingarriekin baliatzeko.

Eguneko egitaraua umeentzako prestatutako puzgarriekin hasiko da eta eguerdian elkartasun bazkaria iragarri dute. Bazkalostean subasta eta haurren tailerrak egongo dira; Elektrotxufla egongo da iluntzean eta gauean Luhartz taldeak girotuko duen erromeriarekin osotuko dute eguneko egitaraua.

San Faustoak Lumi bikoteak domekan eskainiko duen agerraldiarekin amaituko dira. Ekitaldian ahotsa eta gitarra elektrikoen bidez egindako elektro-folk soinu berritzaileak izango dira entzungai.

Gazte karpak eta Gukak parte hartzea sustatzeko helburua duten ekitaldiak iragarri dituzte. Lehenak datorren astean iragarriko dute prestatutako egitaraua eta Gukak Dj Bull, Dj Kool eta Dj Jo ta txo-ren saioak iragarri ditu, urriaren 11, 15 eta 22rako, hurrenez hurren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Andres

    Todos los años el mismo cartel de m… . A ver si aprendemos de pueblos de alrededor y traemos otro tipo de géneros y estilos de música, espabilad!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados