Hitz saltsan

Eginak goratu, esanak lurperatu

Karmele Aurtenetxe

Hitz saltsan

Karmele Aurtenetxe

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Ver todos sus artículos


Kontuz ibili behar da egiten diren adierazpenekin,eta batez ere gure hitzak inon idatzita geratzeko badira. Esan ohi da hitzak haizeak eramaten dituela, baina aspaldiko partez haizeari lan handiegia eman diogu, hor nonbait; edo bestela, haizea izan da agian bere zereginari uko egitea erabaki duena.

Hori sentituko zuen agian Pedro Cavadas valentziar osagile ospetsuak asteon esan dituen (zorigaiztoko esaten dira) adierazpenekin gertatu dena ikusita.

Cavadas munduko zirujaurik ospetsuenetakoa da -baina ez bakarrik egin dituen ebaketengatik-, mundu osoan egin ditu beso eta hanka transplanteak, eta 2009 urtean berak egin zuen estatuko lehen eta munduko zortzigarren aurpegi transplantea- baizik eta egun batean, lanetik  ateratako aberastasunak barruak hutsik uzten zizkiolako edo, auto  eta  bizimodu garestiak alde batera utzi, eta bere trebetasunak munduko koitaduenen alde eskaintzea  erabaki zuelak.

oLanbideaz eta bokazioaz galdetu izan diote sarritan, eta azkenengo honetan oso-osorik esan zuen berak ez duela inongo bokaziotan sinesten. Bere hitzetan, lanbidea aukeratzerako orduan izan daiteke bata zuria gustuko izatea edo  “erizainarekin txortan” egingo duzula pentsatzea. 

Gizon miretsia eta goratua han eta hemen, baina zorigaiztoko adierazpen hauek -agian bere testuingurutik ateratakoak- eta ostiko batez bota nahi izan dute zerutik infernuetara.

Funtzionarioez ere hitz egin zuen gizonak, eta gai horretan ez zuen asmatu -enpresa publikoetan alferrarena egin eta berdin ordaintzen dizute- esan zuen, eta lagunak eta lankideak ere haserretu egin zaizkio. Hainbesterako izan da, Valentziako Medikuen Elkargoko presidenteak  Kode Deontologikoa hautsi izana leporatu ziola eta barkamena eskatzea exijitu ziola.

Audientzia sutu egin zaiola ikusita, ez du barkamena eskatzeko itxaron. Astakeria galanta esan zuen bai, baina ez dezagun besteok be burua gehiegi altxatu,  amarengandik jaiotako denok erortzen garelako halakotan, edo agian, are lokatz sakonagotan. Konturatzen ote gara  etengabe eta inolako arazorik gabe erabiltzen ditugun adierazpen sexistez? Adibide gisa aipatuko dut amaren ogibide “ez oso ohoregarria” aipatzean erabiltzen dugun iraina. Azaldu beharrik ez dago, aitaren ogibiderik ez dela inoiz irainerako erabiltzen.

Hasieran esan bezala, kontuz ibili behar dugu denok esaten ditugunekin, batez ere  informazioa bolbora errearen abiadura hartzen duen garaiotan. Aitortu beharra dut ni ere sutu nintzela adierazpenok lehen momentuan irakurri nituenean; baina, barruak laster hoztu zitzaizkidan, ingurukoek eta nik neuk sarri erabiltzen ditugun hitzak gogora ekarri nituenean. Ez al da esaten hurkoaren zotza erraz ikusten dugula , gure begi barruko habea ikusezin egiten zaigun bitartean ? Ba, hori... Hobe izango dut isiltzea. 



Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



También te puede interesar

Doña Elvira, imagínate Euskadi
En otra onda
LRRTM1
Hormonak eta feromonak
Hitz Saltsan
Talaia.
Akordatzen.
Un ojo siempre atento
Eskegitokia
El blog de Alconero