Eduki sozialak jorratzen dituzten bi antzezlan eszenaratuko dira Durangon

Eduki sozialak jorratzen dituzten bi antzezlan eszenaratuko dira Durangon

Eduki sozial nabarmena duten bi antzezlanekin osatuko da Durangoko San Agustin Kultur Guneak antolatutako Gazteek egindako antzerki ziklo laburra. Ekimen hau Durangaldeko hiru antzezle biltzen dituen Lauka Teatrok gaur taularatuko duen ‘Amodioaren ziega’ ikuskizunarekin hasiko da eta igandean Il maquinario Teatroko galiziarrek ikusgai jarriko duten ‘El hombre almohada’ lanarekin osatuko da.

Gazteek egindako antzerkia plazaratzen duen ziklo honekin, antzezlanekin “disfrutatu, ulertu eta sorkuntza prozesua ezagutzeko” aukera eskaintzen dute San Agustin Kultur Guneko arduradunek. Izan ere, agerraldi bakoitzaren ondoren taldekideekin berbalditxo bat izateko aukera egongo da.

Nazaret Froufe berriztarrak, Joana Ocaña eta Eneko Sagardoy durangarrak eta Urki Muguruza zarauztarrak osatzen duten Lauka Teatroren ‘Amodioaren ziega’ antzezlanarekin hasiko da zikloa gaur, arratsaldeko zortzietan. Konpainiak Xabier Mendigurenek idatzitako obra hau aurkeztu zuen San Agustin Kultur Gunea kide duen Zu-bi egitasmora, eta ekimen horren babesa lortu ere.

Gaurkotasunezko egoera

Taldekideak Ander Lipusen laguntzarekin elkarlanean zuzendutako ikuskizun hau Leioako  Kultur Maratila jaialdian estreinatu zen otsailaren 27an. Antzezlanak gaurkotasunezko egoera bat jartzen du agerian: preso dagoen Aitorrek bere bikotea den Mirenekin duen  bis a bis-a. Amodioa bada bien arteko eginkizuna, gorroto duten hark prestatu die hitzordua. Eta amodioaren ziega horretan agerian geldituko dira maitasunaren haririk hauskorrenak eta indartsuenak.

Gazteen ziklo hau i Il Maquinario Teatrok igandean, arratsaldeko zazpietan eszenaratuko duen ‘El hombre almohada’ obrarekin osatuko da. Martin McDonaghek idatzitako testuak eduki sozialak, intriga eta umore beltza uztartzen ditu.

Toto Asoreyk zuzentzen duen lana, Melania  Cruz, Laura Míguez, Fernando González eta Fran Lareu antzezleak eszenaratzen dute. Agertokian egiaren eta gezurraren, errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak urtu egingo dira, amesgaizto grotesko baten bezala.

Emanaldi bakoitzeko sarrera 8 eurokoa izango da eta bi saioetako abonua berriz, 12 eurokoa  baina gazte txartela izanez gero 9 euro ordainduko dira.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar