Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko lagun talde batek KMovie lehiaketako bigarren saria eskuratu du

Durangoko lagun talde batek KMovie lehiaketako bigarren saria eskuratu du

4.000 euroko saria bi minutuko laburmetraiagatik. Hori da Durangoko seikote batek K-Movie ikus-entzunezko lehiaketan eskuratu duen saria. Beraiek sortu, ekoitzi eta filmatutako ‘Zaunk’ pelikulak bigarren saria eskuratu du Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Kirol eta Gazteria Zuzendaritzak, Azkue Fundazioarekin lankidetzan antolatutako lehiaketan.

Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoa duen K-movie lehiaketa hasi aurretik, pare bat jardunaldiko ikastarotxoa egin zen Durangon. Bertan, telefono, tablet edo gazteek eskura dituzten antzerako tresnekin, pelikula bat nola egin daiteken ikasi ahal zen. Eta hara joan ziren Ixone Aroma eta Aritz Lasarguren, zerbait egiteko asmoarekin.

“Aritzek eta biok argi geneukan gure laburmetraiaren protagonista txakur bat izango zela eta ikastaroan zegoen Asier Verak antzerako ideiarekin zebilen. Bat egitea erabaki genuen”, Aromaren esanetan. Jatorrizko ideia pelikula gauzatzeko, antzezleak eta laguntzaileak behar zituztela eta, lantaldea Saioa Agirre, Gorka Madrazo eta Nerea Arregirekin osatu zuten. Ah!, eta Mara txakurrarekin.

Arratsalde bakar baten egindako filmaketaren ondoren, irudiak muntaketa egiteko prest zeuden eta eginbehar horretan hainbat ordu eman zituen Asierrek. Ekoiztutako filma antolatzaileei bidali ondoren, pelikula guztiak ikusgai jarri ziren eta edonork eman zezakeen botoa. Lehen fasean hogei pelikulak egin zuten aurrera eta horietatik hamar finalera pasatu ziren. K-Movie lehiaketako sarituak epaimahai batek erabaki zituen.


Bi minutu baino gutxiago

‘Zaunk’ laburmetraiaren argudioan kritika eta umorea uztartzen dira. “Gorka da pelikularen protagonista. Mutila kaletik doa bere txakurrarekin eta topatzen dituen lagun guztiak gaztelaniaz mintzatzen dira berarekin; eta txakurrarekin berriz, euskaraz”. Behin eta berriro errepikatzen den egoeraz haserre, txakur mozorroa jantzita irtengo da kalera…

K-Movie lehiaketak bi baldintza nagusi zituen, besteak beste. Alde batetik 18 eta 30 urte arteko gazteek parte har zezaketen eta pelikulak bi minutu baino gutxiago iraun behar zuen.

‘Zaunk’ http://vimeo.com/m/102104093 helbidean dago ikusgai.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Miren

    Zorionak seikote. Pentsatzen hasi naiz aurrerantzean txakur mozorrotuta irtetea kalea, beharbada nire be euskaraz egingo didate-eta. Ideia politte, Aresti zenak pozik ikusiko luke zuen lana.

    Deja una Respuesta
  2. Miren

    Zorionak seikote. Pentsatzen hasi naiz aurrerantzean txakur mozorrotuta irtetea kalea, beharbada nire be euskaraz egingo didate-eta. Ideia politte, Aresti zenak pozik ikusiko luke zuen lana.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados