Durangoko hainbat gune morez jantzita itzartu dira, biharko greba feministaren aurrerapen gisa

DurangoMartxoak8Bezpera

DurangoMartxoak8Bezpera1
Durangoko hiri-altzairuak apaingarri moreekin agertu dira.

Durangoko ‘iratxo feminista goiztiarrak’ fin-fin ibili dira hiriko kaleetan barrena eta more koloreko apainekin ‘jantzi’ dituzte erdiguneko hiri-altzariak. Ekimen horrekin biharko greba feministarekin bat egiteko gonbitea luzatu dute.

Herriko emakumeak biltzen dituzten taldeak bihar, Martxoak 8, egingo duten 24 orduko grebarako azken prestaketak egiten ari dira gaur. Gainera, mundu osoko emakumeak mobilizatzeko deia egiten duen aldarrikapen eguneko ekintzak gauerdian hasiko dira, Kurutziaga kalearen sarreran margoztuko duten muralarekin.

Gauerdiko margoketa Martxoaren 8ko lehenengo ekimena izango bada ere, grebalariek Herria, Madalena eta Kurutziaga irteerako biribilgunean batu eta Andra Mariko bidea hartuko dute, goizeko 8:00etan izango den kazeroladan parte hartzeko.

Ordu bete geroago armosu autogestionatua egongo da. Horren ostean hasiko den eragile feministen arteko tertuliarekin, egunean zehar burutuko den egitarau zabalari hasiera emango zaio.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar